Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

NAOS saria jaso du Eroskik laugarrenez

Ekilibria programa aurrendaria abiarazteagatik eman diote aitorpena

2018(e)ko apirilaren 21a, larunbata - 06:02etan eguneratua

Bezero bat, Ekilibria planari buruzko informazioa jasotzen.

Bezero bat, Ekilibria planari buruzko informazioa jasotzen. (n.g.)

Galería Noticia

Bezero bat, Ekilibria planari buruzko informazioa jasotzen.

donostia- NAOS sariketako epaimahaiak beste behin Eroskiri eman dio saria enpresa ekimenik onenaren kategorian Ekilibria programarengatik. NAOSen XI. Estrategia Sariketa hau Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak bultzatzen du (AECOSAN), Osasun, Gizarte Zerbi-tzu eta Berdintasun Ministerioari atxikia dagoen erakundea, Osasun Kontsumo Idazkaritza Nagusiaren bitartez.

Aurtengoa laugarren aldia da aitorpena ematen diotena. Aurreko hiruak kontuan hartuta, NAOS aitorpen sari gehien bildu duen enpresa bihurtu da Eroski, denak ere enpresa ekimenik onenaren kategorian, elikadura osasungarriaren alde hartua duen konpromisoagatik. Hori dela eta, dekalogo bat osatu du bizi kalitatea eta kontsumo iraunkorra hobetzen laguntzeko asmoarekin.

“Gure bokazioa soziala da, kooperatiba garen aldetik, gizarte iraunkorrago baten alde egitea eta osasun eta ongizate kota handiagoak sustatzea. Gizarte sanoago baten alde egin nahi dugu, elikadura orekatsuagoa eta ohitura osasungarriagoak bultzatuz. Ezagupen honek berretsi egiten du gure ekarpenaren balioa, eta animatu egiten gaitu lanean jarraitzera”, esan du Eroskiren Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoa.

NAOS aipamen gehien 2008an Eroskik NAOS saria jaso zuen lehen aldiz, Eroski Zurekin nutrizio eta ongizate programarengatik. Marka propioko produktuen nutrizio kalitatea eta etiketa hobetu zen eta, kontsumi-tzailea hezteko eta informatzeko jarduerak martxan ipini ez ezik, haur gizentasunari aurrea hartzeko kanpaina egin ziren.

2011n hartu zuen bigarren aitorpena, gatz kopurua murrizteko proiektuaren harira. Ekimen horren bitartez, Eroskik marka propioko produktuetatik gatzaren %20-%30 ken-tzea lortu zuen.

Handik hiru urtetara beste aitorpen bat jaso zuen, elikadura orekatuaren aldeko konpromisoen programarekin. Nutrizio aldetik hobetutako produktuen sailari eman zioten saria: Eroski Sannia. Produktu horiek dezente gutxituta dituzte gatz, azukre eta gantz kopuruak eta, gainera, informazio kanpainak egin ditu kooperatibak.

Aldi honetan, berriz, Ekilibria saritu dute;programa aurrendaria da Espainian, informazioaren teknologia berriak erabiltzen baititu diagnostiko pertsonalak egiteko Eroskiren Bezero Bazkideen erosketa ohituretan oinarrituta. Programa horrek, gainera, nutrizio kalkulagailu bat dakar norbere gorputz masaren indizea jakiteko, baita beste adierazle batzuk ere, kontsumitzailearen nutrizio egoeraren gainean balorazio osoago bat izateko. Horrez gain, errezeta osasungarri sorta zabal bat dakar programak eta elikaduraren gaineko kontsultategi bat non Eroskiren nutrizionista taldeak aholkuak eta argibideak ematen dituen. - N.G.

etiquetas: eroski, naos


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902