Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nobedadeekin dator aurtengo Pagoeta Mendi Lasterketa

Errekorrak gainditzen dituztenei 200 euroko saria emango zaie hilaren 29an jokatuko den proban

Ane Roteta - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Igor Etxeberria, Iñigo Garcia eta Gari Urdampilleta, probaren aurkezpenean.

Igor Etxeberria, Iñigo Garcia eta Gari Urdampilleta, probaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Igor Etxeberria, Iñigo Garcia eta Gari Urdampilleta, probaren aurkezpenean.

Zarautz- Datorren apirilaren 29an jokatuko da Pagoeta Mendi Lasterketaren 15. edizioa, eta, iaz bezala, aurten ere bi ibilbide izango dira, 21 kilometroko nagusia eta 8 kilometroko ibilbide mistoa.

Probaren aurkezpenean antola-tzaileek zehaztu zutenez, aurtengo nobedade nagusia errekorrak hausteagatik emango dituzten sariak izango dira. Hala, ibilbide nagusian zein mistoan errekorrak gainditzen dituztenek 200 euroko saria eskuratuko dute. Hau tsi beharreko markak honakoak izango dira: gizonezkoetan 1:33:26, eta emakumezkoetan 2:00:56. Ibilbide mistoan, berriz, 36 minutu eta hiru segundutan dago errekorra.

Duela hiru urte hartu zuen Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso talde batek proba antolatzearen ardura, eta iaz lehen aldiz egindako ibilbide mistoaren arrakasta ikusita, aurten ere bikoteen proba mantenduko dute. Dena den, zenbait aldaketa egin dituzte ibilbide horretan;batetik, 100 bikoteentzako lekua izatetik aurten 125etara zabaldu dute muga, eta bestetik, 7,5 kilometrotik 8 kilometrora igo dute ibilbidea.

Igor Etxeberriaren arabera, ibilbide mistoa “oso aproposa” da mendi-lasterketen munduan sartzeko, “desnibel gutxiko ibilbidea, zailtasun teknikorik gabekoa, eta oso polita da. Ariketa fisikoa erregularki egiten duen edonork burutzeko modukoa da”.

Ibilbide nagusiari dagokionez, iaz 21 kilometroko ibilbide bat diseinatu zuten aurreko urtekoa hobetu nahian. “Ibilbide zirkularra da eta bi zati nagusitan banatu daiteke: bata gorako zatia, Pagoeta mendiko gurutzea eta Murukil tontorrerainokoa;eta bestea, beherakoa, Pagoeta Parke Naturaletik igaro-tzen dena. Esan beharra dago iazko parte-hartzaileak liluratuta gelditu zirela ibilbide honen edertasunarekin”, azpimarratu zuten. Zentzu horretan, ibilbide bat edo bestea egin, Zarautz eta Aia inguruko bideak ezagutzeko eta mendiaz disfrutatzeko aukera bikaina eskain-tzen dutela biek nabarmendu zuten.

Edonola ere, lasterketaren “izaera herrikoia” mantendu nahi dute, eta horrexegatik parte-hartzaile guztiek kamiseta bana jasoko dute, baita jaki goxoez osatutako poltsa bat ere. Gainera, hainbat opari zozketatuko dituzte korrikalarien artean eta hamaiketako eder bat eskainiko dute lasterketaren amaieran.

Proban parte hartu nahi dutenek oraindik badute izena emateko aukera kirolprobak.com webgunean. Dortsala jasotzeko aukera datorren larunbatean, hilaren 28an, izango da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara kiroldegiaren atzean, Klabelinsoro kalean, baita probaren egunean 8.00etatik aurrera ere. Amaitzeko, proba nagusia 9.30ean eta mistoa 9.45ean hasiko direla gogorarazi zuten.

etiquetas: pagoeta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902