Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Hasi dira Behar Zana pilotalekua ixteko lanak

Villabonako Udalak erabiltzaileen eskaerei erantzun eta beirate moduko hesi bat jarriko du

Viernes, 20 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Puestos de cerveza en el frontón Behar Zana, en una de las ediciones de la feria Beertoki.

Behar Zana pilotalekua Beertoki ospatu zenean. (Beertoki)

Galería Noticia

Puestos de cerveza en el frontón Behar Zana, en una de las ediciones de la feria Beertoki.

Villabona- Behar Zana pilotaleku estaliaren obrei hasiera eman zaie itxitura perimetrala ipintzeko helburuarekin. Astelehenean hasi ziren beirate moduko hesi jartzeko lanak.

Villabonako Udalak azken urte hauetan instalakuntza hau erabiltzen aritu direnek eginiko eskakizunei erantzuna eman nahi izan dio. Horrela, pilotalekuaren kontrola eta erabilera hobetu nahi da eta, aldi berean, espazioaren erabilera zailtzen duten neguko hilabeteetako tenperatura hotzei aurre egin ahal izatea.

Itxitura pilotalekuaren ekialdeko luzera guztian ipiniko da (plaza aldera) eta eskaileren lekuan ateak jarriko zaizkio estetikoki berdina geratu dadin. Hesia arotzeri metaliko bitartez egingo da eta modularra izango da, beirate modura, lurretik sabaira doan tartea itxiz. Proiektuaren arabera, itxitura honen goiko aldea xafla metaliko batzuekin errematatuko da, estrukturari gehituko zaizkionak eta pilotalekuaren aireztapen egokia bermatuko dutenak.

Ordenantza betearaziBehin obra bukatu ostean, Behar Zana pilotalekua gauez itxi ahal izango da, Amasako pilotalekuarekin egiten den bezala, eta horrela erabilera desegokiak ekidin ahal izango dira.

Bide batez, Villabonako Udalak, gai honen inguruan onartu berria den ordenantzan oinarrituz, publizitatea eta propaganda itxitura berrian jartzea erabat debekatua geratzen dela gogorarazi du, baita pilotaleku osoan ere. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902