Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elgoibarko Jose Gurrutxaga krosak 25 urte betetzen ditu

Herriko eta Mendaroko ehunka korrikalarik parte hartuko dute igandeko hamahiru lasterketetan

2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 06:03etan eguneratua

elgoibar- Elgoibarko erdiguneak herriko Ikastolak kirola bultza-tzeko eta 2016ko urrian hil zen Jose Gurrutxaga korrikalari handia izan zena omentzeko urtero antolatzen duen krosaren XXV. edizioa hartuko du igandean, ohitura denez, Elgoibar eta Mendaroko ehunka umeren eta nahi duten helduen partaidetzarekin.

Aurtengoan “adinaren arabera prestatutako 13 lasterketa egongo dira, Kalegoen plazatik abiatuta”. Lehenengo probak (2010 eta 2011 urteetan jaiotako neska mutilen-tzat) 10.30ean hasiko dira eta azkena (helduentzat) 12.00etan.

Dagoeneko Elgoibar eta Mendaroko 784 lagunek eman dute izena probetan aritzeko baina 12.00etan hasiko den lasterketan parte hartu nahi dutenek “proba hasi baino lehen eman ahalko dute izena igandean bertan plazan”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902