Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Eguzkia

Karmele Jaio - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 10:56etan eguneratua

Alazneri ez zaio eguzkia gustatzen. Txikitan izugarri gustatzen zitzaion. Gogoratzen du inoiz udaran, hondartzan zegoela, hodeiren batek eguzkia estaltzen bazuen, begiak itxi eta hodeiari joateko erruki eginez bezala segundoak kontatzen zituela, bat, bi, hiru, lau eguzkia berriz agertzen zen arte. Berak egindako indarrari esker ateratzen zela uste zuen. Bere laguna zen eguzkia. Beroa emateaz gain, halako argitasun berezi bat ematen zion bere buruari, eta gauzak beste modu batez ikusten zituen. Alaiago sentitzen zen. Urrea zen eguzkia, egunak emandako sari bat.

Gaur Alazneri ez zaio eguzkia gustatzen. Egia esan, ez daki ziur zer den ez zaiona gustatzen, eguzkia bera edo eguzkiak argiztatzen duen bere bizitza. Baina eguzkia bat batean eta ia traizioz bezala atera den egun hauetan, deseroso ibili da, minduta bezala, eta gainera ezinezkoa egiten zaio min hori azaltzea, korrontearen kontrako sentimendua dela sentitzen duelako. Inguruko baten batek eguraldi ederraz zerbait komentatu dion bakoitzean, baietz, benetan ederra dela esatera behartuta ikusi du bere burua, baina sakonean, begiak itxi eta bat, bi, hiru, lau zenbatzeko gogoa izan du, hodeiren batek argi indartsu hura behingoz estaltzea desiratuz. Indarra egiten du bai, baina egunotan ez dago modurik. Zeru urdinak itxaropen guztia kentzen dio.

Zer aldatu da haurtzarotik hona bere bizi-tzan, eguzkiari eta egun argitsu eta beroei zien estimu hura poliki galtzen joateko? Ez daki, baina egunotan kaleetan usaintzen duen uda usainak eragiten dion egonezinak zerbait esan nahi diola sentitzen du. Agian urrunegi dagoela txikitan, hondartzan, begiak itxi eta hodeiei behingoz erditik ken-tzeko erregutzen zien neska harengandik. Agian, bidean, bere barneko eguzkia ere galdu duela. Hor, nonbaiten. Atera beharko da, ba, bilatzera, eguzkia pixka bat ezkutatzen denean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902