Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Liburuak kalera, euskara eta literaturaren alde

Igande honetan, bigarren urtez, ekimen hau antolatu dute Beasainen

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Iaz, ikasle batzuk bat egin zuten egitasmoarekin eta kalean euskaraz irakurri zuten.

Iaz, ikasle batzuk bat egin zuten egitasmoarekin eta kalean euskaraz irakurri zuten. ( Argazkia: La Salle)

Galería Noticia

Iaz, ikasle batzuk bat egin zuten egitasmoarekin eta kalean euskaraz irakurri zuten.

beasain- Beasainen euskara eta orohar literatura bultzatzeko asmoz, Herri Ekimenak antolatuta, liburuak kalera egitasmoa egingo dute igandean. Hala ere, ekin-tzak gaur bertan hasiko dituzte eta arratsaldeko 17.30ean, udal bibliotekan, iazko Beasaingo Idazlan lehiaketan sarituak izan ziren Martin Kortaberriaren (prosa), Oihane Lopezen (olerkia) eta Irati Jauregiren (bertsoa) lanak aztertuko ditu Beasaingo irakurle taldeak.

Idazlan lehiaketak beti eman die aukera ikasle eta gaztetxoei euskaraz sortzaile izateko, eta ideia horrekin lotuta ekitaldi bikoitza egingo dute bihar Igartzako jauregian. Alde batetik, 11.00etan, idazlan lehiaketa horren lehen edizioan, duela 28 urte, irabazi zuten bost lagun elkartuko dira Istorio haien historiak kontatuz izeneko solasaldian: Aitor Sarriegi eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak, Naroa Goikoetxea ataundarra eta Gabino Murua gabiriarra, azken hau epaimahaiko kidea. Bestetik, 12.00etan, aurtengo idazlan lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da Igar-tzan. Ekintza hauen antolakuntzako kide da Joxe Goikoetxea beasaindarra eta haren hitzetan, idazlan lehiaketa “tresna oso interesgarria” da txikitxoek aukera izateko sormena euskaraz egiteko. Hala ere, tresna hori berrikusi beharra dagoela uste du: “Nola ote dago tresna hau? Oso gutxitan baloratzen dugu eta uste dut indartu beharreko zerbait dugula, izan ere, azken urteetan ikusi da aurkeztu diren lan askok egitura, kohesio, molde eta hizkuntza maila kaxkarra dutela”.

euskararen erabilpena“Testa-tze edo neurketa lanak egin ditugu kale espazio desberdinetan, eta ikusi dugu euskararen erabilera datuak nahiko kaxkarrak direla eta euskaraz irakurtzerako orduan ere gabeziak daudela”, agertu du antolatzaileak. Horren harira, igandean izango da ekintza nagusiena. Ezkiaga auzoan 11.30ean hasita, herritarrak eskuan euskal liburuak dituztela kalera aterako dira. Ondoren, kalejirara gehitzen joango dira herritarrak Dolareara iritsi arte. Gainera, herriko ikastetxe guztietako ikasleak ere parte hartuko dute eta finkatutako geltokietan bost minutu inguruko saioa egingo dute, dantza, bertsoak, kantuak edo txisteak, besteak beste. Bestalde, giroa alaitzeko, trikitilari, txistulari, Kantujirako kide eta Batukada Feministakoak ere bertaratuko dira.

Dolarean elkartzen direnean ordu erdiko saioa egingo dute eta amai-eran, Joxean Artze sortzailea, poeta eta txalapartaria omenduko dute: “Gure literaturako sortzaile handi-enetako bat da eta badagokigu merezi duen errekonozimendua egitea”, nabarmendu du Goikoetxeak. Ikastetxeetako ikasleek, berriz, Ar-tzeren biografia azalduko dute eta ondoren, bertaratutako guztiek Txoriak txori kantua abestuko dute. “Euskal literaturaren gaia guztiona da”, zehaztu du Goikoetxeak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902