Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiko Gaztetxeak Mendi Astea antolatu du

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralean hitzaldiak egongo dira eta larunbatean Korostiko igoera bertikala

2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Mendi Astearen kartela.

Mendi Astearen kartela.

Galería Noticia

Mendi Astearen kartela.

legazpi- Datorren astelehenean Legazpiko gaztetxearen Mendi Astea hasiko da. Lau hitzaldi eta Korostiko igoera bertikala antolatu dituzte.

Lau hitzaldiak gaztetxean izango dira, 19.30ean. Astelehenean, Xabi Plazaolak Mendilerro zurian barrena hitzaldia emango du. Asteartean, Beñat Azpiazuk Mendi bizikletaz gozatuz solasaldia eskainiko du. Hurrengo hitzaldia ostegunean izango da. Berrocoso anaiek sokalagun bezala duten esperientziaz hitz egingo dute. Bukatzeko, ostiralean, Julen Ugartek Pirinioetako zeharkaldiaz hitz egingo du eta Ander Ibargurenek Alpeetan bizitako abenturen berri emango du.

Igoera bertikala Larunbatean, berriz, Korostiko igoera bertikalaren laugarren edizioa egingo dute. Parte-hartzaileak 10.30ean abiatuko dira herriko plazatik. Lasterketa honen luzera 2.880 metrokoa da eta desnibela 550 metrokoa. Mataburros bidetik igoko dira Korostiko gailurrera.

Izen-ematea egunean bertan egingo da, 9.30etik 10.15era, plazan. Aurten ere lasterketa binaka izango da. Bikoterik aurkitzen ez duenak, bakarrik egin ahal izango du. Izen-emateak bost euro balio du.

Ez da sailkapenik egongo, ezta saririk ere. Denborak hartuko dira, baina parte-hartzaileen jakin-mina asetzeko bakarrik. Bidean hornidura likidoa eta solidoa egongo dira eta amaieran luntxa egingo dute gaztetxean. Gainera, jaiei hasiera emango diete, Kolokoiren Igoera izeneko ekitaldiarekin. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902