Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lazkaon txirrindulari elkarteak botako du aurtengo jaien pregoia

Guztia prest dute herrian gaur arratsaldean hasteko San Prudentzio jaiak eta datorren asteburura arte luzatuko dira

2018(e)ko apirilaren 20a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Hainbat elkartetako kideak, Lazkaoko festen aurkezpenean.

Hainbat elkartetako kideak, Lazkaoko festen aurkezpenean. (N.G.)

Galería Noticia

Hainbat elkartetako kideak, Lazkaoko festen aurkezpenean.

lazkao- Gaur arratsaldean piztuko da festa Lazkaon. San Prudentzioak hasteko suziria Lazkao Txirrindulari Elkarteak piztuko du aurten, hain zuzen ere dagoeneko 75 urte direlako herriko txirrindulari proba antolatzen hasi zirenetik. Lazkaoko Udaletik urte hauetan guztietan egin duten lana eta esfortzua eskertu nahi dute eta horregatik horiek izango dira ardura hori izango dutenak.

Arratsaldeko 19.00etan izango da hori eta segidan musikak hartuko du kalea. Iluntzean, modu berean, musikarekin jarraituko dute eta 23.00etan Lazkaoko musika taldeen kontzertuak izango dira plazan. Kasu honetan, BigBadMan eta Mauka taldeak igoko dira taula gainera eta ondoren txosnetan Trini Fox, Voltaia eta Rodeo taldeek eskainiko dute kontzertua.

mozorro eta kontzertuakBiharko eguna ere handia izango da lazkaotarrentzat. Goizeko 12.00etan hasita, mozorro desfileari emango diote hasiera Jundago txarangarekin batera. Ondoren, mozorro bazkaria egingo dute txosnetan. Egunean zehar herritarren imaginazioa eta sortze maila nabarmen geldituko da, eta ziur aski askoren mozorroak jendea aho zabalik uzten duela. Eta horiek, mozorro onenek, saria izango dute;19.00etan banatuko dituzte sari horiek plazan.

Musikak tarte handia hartuko du bihar gauean, eta Unidad Alavesa taldea 20.30ean izango da, Governors 23.00etan, musika taldea. Zigor DJa, txosnetan gau erdian eta goizeko ordubatetan Liher musika taldea.

festak, errespetuzLazkaoko Udalak hiru mezu zabaldu nahi izan ditu aurtengoan ere. Batetik, Udalak argi utzi nahi du Lazkaon ez dela inolako erasorik onartzen. Bestalde, “lo dauden bizilagunekiko errespetua” ere eskatzen du, eta alkohol kontsumo arduratsuaren aldeko deia ere egiten du. Hiru mezu horiek oinarri hartuta, kontzientziazio kanpaina berezia egin berri du aurten ere Udalak festen atarian eta hala, herriko komertzio eta tabernetara hiru mezu hauen inguruko kartelak banatu dituzte, jai egunen aurretik hausnarketa egitera animatuz. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902