Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Haurrentzako lokala lortzeko sinadura bilketa, abian

Zumaiako Txiribuelta elkarteak haur eta gurasoentzako lokal baten beharra ikusten du herrian

2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Zumaiako Txiribuelta Elkartea.

Zumaiako Txiribuelta Elkartea.

Galería Noticia

Zumaiako Txiribuelta Elkartea.

Zumaia- Zumaiako Txiribuelta elkarteak sinadura bilketa abiatu du 0 eta 6 urte bitarteko ume eta gurasoentzat lokala lor-tzeko. Hala, datozen egunetan hainbat lekutan jarriko dute sinadurak emateko mahaia eta zumaiarrak animatu dituzte sinatzera.

Batetik, aste osoan haurreskoletan sinatzeko aukera izango da;bestetik, Herri Eskola eta Maria eta Jose kanpoan ere mahaiak jarriko dituzte gaur, 16.30etik aurrera, baita kiroldegian gaur eta bihar 17.00etatik 18.30era ere. Bestalde, Erribera kalean ere sinatzeko aukera izango da, larunbat eta igandean, 12.30etik 14.00etara eta 19.00etatik 20.30era. Azkenik, Change.org webgunean ere sinatzeko aukera izango dute zumaiarrek.

Eskaera 2015eanElkartetik azaltzen dutenez, 2015ean luzatu zioten lehen eskaera Udalari, eta ordutik hona, erantzun praktikorik ez dutela jaso ikusita, sinadurak biltzeari ekin diote lokalaren atzean ume eta guraso askoren beharra eta nahia dagoela erakusteko.

“Haurren garapen egokirako, ume eta gurasoek elkar ezagu-tzeko, bizipenak eta irakaspenak elkartrukatzeko, eguraldi txararrekin ere haurraren mugimendua eta jolas librea bermatzeko eta ume eta gurasoen elkartearen jarduera errazteko behar dugu lokal bat, Zumaia gaur egun dena baino herri osatuagoa, erosoagoa eta ederragoa izan dadin”, argudiatu dute Txiribueltako ordezkariek amaitzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902