Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskaraldia aurkeztuko dute igandean, Zarautzen

Jai giroan egingo dute aurkezpen-ekitaldia Munoan, 12.30etik aurrera

Ane Roteta - 2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Euskaraldiaren antolaketan dabiltzan Zarauzko eragile eta norbanakoak, aurkezpenean.

Euskaraldiaren antolaketan dabiltzan Zarauzko eragile eta norbanakoak, aurkezpenean.

Galería Noticia

Euskaraldiaren antolaketan dabiltzan Zarauzko eragile eta norbanakoak, aurkezpenean.

Zarautz- Datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskaraldia Euskal Herri osoan, eta Zarautzek ere bat egingo du ekimenarekin. Duela urtebete hasi zuten ibilbidea Zarauzko Udaleko Euskara Batzordeak eta herriko zenbait euskaltzalek, eta prestaketa lanetan murgilduta, igande honetan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 12.30ean, Munoan.

Nekane Iribar Euskara zinego-tziak prentsaurrekoan zehaztu zuenez, Zarautzek 23.200 biztanle ditu eta hiru laurdenak euskaldunak dira: “Datu horiek ikusita, espero zitekeen zarauztarrok elkarren artean ditugun elkarrizketa gehientsuenak euskaraz izatea, baina ez da horrela gertatzen. Euskaraz badakigu, baina ez dugu horrenbeste erabiltzen. Elkarrizketa erdiak bakarrik egiten ditugu euskaraz, hortaz, hobetzeko tartea badugu, eta egoera hori hobetzeko elkartu ditugu gure indarrak”.

Ariketa sozialaEuskaraldiaren Zarauzko dinamizatzailea eta Gipuzkoako koordinatzailea den Rita Aldabaldetrekuk, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala izango dela narbamendu zuen eta ariketa honekin lortu nahi den punturik garrantzitsuena “euskararen alde egotetik euskara egitera pasatzea” dela azpimarratu zuen: “Lortu nahi duguna euskaraz dakienak euskaraz egin ahal izatea da, eta ulertzen duen orok, euskaraz egin ahal izatea ahalbidetuko dio egin nahi duen orori”.

Hitzordua iritsi bitartean, prestaketa lanetan dabil batzordea, barruko lanak egiten, eta udaren ondoren zabalduko dute izen-ematea, irailaren 20an hain zuzen ere, ahobizi edota belarriprest txapak herritarren artean banatzeko. Era berean, orduan hasiko dira txapak taberna, denda eta beste zenbait lekuetan banatzen.

Igandeko aurkezpenari begira, festa giroan izango da ekitaldia, 12.00etatik aurrera Munoan. Hala, ordu horretan haur jolasak izango dira eta ordu erdi beranduago egingo da aurkezpena. Gainera, herriko 11 pertsona erreferente aurkeztuko dituzte, eta Andoni Egaña eta Nahikari Gabilondo bertsolariek girotuko dute goiza bertso doinuen artean. Amaitzeko, triki-poteoa egingo dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902