Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bigarren eskuko liburu truke azoka egingo dute Seguran

Gaur eta bihar, irakurzaletasuna bultzatuko dute Seguran azokarekin eta Ormaiztegin tailer berezi bat egingo dute

2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Segurako plazan egingo da bigarren eskuko azoka.

Segurako plazan egingo da bigarren eskuko azoka.

Galería Noticia

Segurako plazan egingo da bigarren eskuko azoka.

segura- Nazioarteko Liburuaren Eguna apirilaren 23an dago datatuta, eta Goierrin ere egun horri keinu egin eta hainbat ekintza antolatuko dituzte zenbait herritan. Seguran, aldiz, asteburuan ospatuko dute egun hau. Hain zuzen ere, bihar eta etzi bigarren eskuko liburu truke azokak hartuko du herria, eta igandean, bestalde, Ormaiztegin ere egingo diote erreferentzia liburu egunari haurrentzako tailer batekin.

Helburu argia dute: euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea. Horretarako, kaleak hartuko dituzte. Bihar bertan, Segurako plazan 14.30ean hasiko da bigarren eskuko azoka eta iluntzera arte (20.00ak), egongo da zabalik. Larunbatean, bestalde, eguerdian egongo da irekita, 12.00-etatik 14.30era.

Gauzak horrela, utzitako liburu bakoitzeko txartel bat eskuratuko da eta ondoren txartel horiek erabili beharko dira beste liburu batzuk eskuratu ahal izateko. Etxean dauden liburuei berrerabilpena emango diete honela. Haur liburuak txartel bakarrarekin eskuratu ahalko dira, bi txartelekin nerabeen liburuak eta helduenak hiru txartelekin.

Ormaiztegin, bestalde, larunbat honetan, arratsaldeko 16.30ean hasi eta bi orduko iraupenarekin, Paperakin sortuz tailerra egingo dute Zumalakarregi museoan. Hain zuzen ere, zazpi urtetik gorako haurrei zuzendutako tailer didaktikoa egingo dute, Kontxi Simonen eskutik. Simon artistaren eskutik paper birziklatuarekin objektu desberdinak sortuko dituzte tailerrean. Izena aurrez eman behar da, 943 889 900 telefonoan edo honako helbidean: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Hiru euro kostatuko da pertsonako, baina familia txartela dutenek 1,5 euro ordainduko dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902