Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek VI. Dantza Eguna ospatuko du

Larunbat gauean, Orbeldi taldeko beteranoek ‘Euskal Genesia’ ikuskizuna estreinatuko dute

2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Usurbil- Dantzak hartuko ditu Usurbilgo kaleak larunbatean, VI. Dantza Eguna baita. Urtez urtez indarra hartzen ari den ekimena da, eta azken edizioko egitarauaren ildotik, honako aldi honetan ere, Euskal Herriko txoko ugarietako dantza taldeen topaleku bihurtuko da Usurbil, hangoa eta hemengoa uztartzeko asmoz.

Hain zuzen, 10.30ean egingo zaie ongi-etorria dantza taldeei, eta 11.30ean kalejira egingo da herriko kaleetan barna. Aurten, bost talde izango dira: Beasaingo Aurtzako (Gipuzkoa), Iruñeko Ortzadar (Nafarroa), Hendaiako Akelarre (Lapurdi), Usurbilgo Orbeldi taldearen beteranoak (Gipuzkoa) eta Larrabetzuko Bizkargi (Bizkaia). Kalejiraren ostean, 13.00etan egingo dute emanaldia frontoian.

Arratsaldean, aldiz, herriko txikienen txanda izango da. 17.00etatik aurrera emanaldia eskainiko baitute frontoian. Eta, haren ondotik, jendea dantzan jarriko dute Ttipika taldekoek. Erromeri gidatua eskainiko du Manex Torrealdaik.

Eguna amaitzeko, 22.30ean Orbeldiko beteranoek Euskal Genesia ikuskizuna estreinatuko dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902