Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kontzertu solidarioa izango da bihar Azkoitian

Herriko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolek eskainiko dute 20.00etan Baztartxon

2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 10:30etan eguneratua

Azkoitia. Baztartxo antzokiak emanaldi berezia hartuko du bihar;Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolek kontzertu solidarioa eskainiko dute 20.00etatik aurrera. Gainera, Azkoitiko emanaldia maiatzean Holandan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako prestatu duten egitarau bateratuaren aurkezpena izango da.

"Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eman digu gonbidapena luzatu digutenean Bizkargi Abesbatza beraien ikasleekin elkartuz , programa bateratu bat prestatu eta parte hartzea posible eginez. Gainera, maiatzaren 3an Donostiako Antzoki Zaharrean, bigarren emanaldia emango da. Bukatzeko Holandan beste bi kontzertutan hartuko dugu parte", dio Marijose Arregi, Bizkargi Musika Eskolako zuzendariak. Hau guztia dela eta, "Musika Eskolatik haratago joatea nahi izan da, herriko Marea Urdina egitasmoarekin bat eginez eta kontzertua solidarioa bilakatuz. Autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko babesa ematea nahi diogu eta beraiei eskainitako kontzertua izango da".

Modu honetan, biharko ekitaldiari amaiera emateko, Marea Urdinaren abestia grabatu duten musikariek abestia eskainiko dute oholtza gainean. Kontzertu solidariorako sarrera 3 euro kostako da, baina helduek bakarrik ordainduko dute, eta Bizkargi Musika Eskolan daude salgai. Sarreren salmentekin jasotzen den diru kopuru dena, osorik Marea Urdina egitasmoarentzat izango da. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902