Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Pianoaren inguruko I. Tekla Jardunaldiak antolatu ditu Azpeitiak

 Bihar, ostiralean eta larunbatean izango dira kontzertuak Sanagustinen eta Soreasuko Donearen parrokian

2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 10:24etan eguneratua

Antolatzaileak atzoko aurkezpenean.

Antolatzaileak atzoko aurkezpenean. (Eregi)

Galería Noticia

Antolatzaileak atzoko aurkezpenean.

Azpeitia. I. Tekla Jardunaldiak ospatuko ditu Azpeitiak datozen egunetan. Juan de Antxieta musika eskolak, Kulturaz kooperatibak eta Udalak elkarlanean antolatutako ekimena bihar, ostiralean eta larunbatean izango da.

Jardunaldi berriak organoa eta pianoa erreibindikatzeko antolatu direla adierazi zuten arduradunek atzo egindako aurkezpenean;"Pianoa, oso instrumento ezaguna izan arren, jarduera edo kon-tzertu gutxi izaten dira, eta gabezi hori betetzeko antolatu da ziklo hau. Era berean, musika klasikoak merecí duen garantiza eman eta bertako musikari eta talentuen doaiak azaleratu nahi dugu", agertu zuen Ignacio Arakistan musikariak.

Azpeitiko Udalak azken urteetan herriko sortzaileen aldeko apustua egin du eta jardunaldi hau, beste pauso berri bat dela adierazi zuen Kultura saileko batzordeburua den Josu Labakak: "Organo erromantikoaren jardunaldiak baditugu, Azkoitia eta Bergararekin batera puntako musikariez gozatzeko aukera izaten dugu. Bertako formazioa eta hezkuntza ere badugu ordea, eta Azpeitiko sor-tzaileei aukera eman nahi zaie orain, sor-tzaile hauek babestuz eta aitortuz. Aukera polita izango da".

EgitarauaI. Tekla Jardunaldiak bihar hasiko dira 19.30ean Sanagustin kulturgunean eskainiko den kontzertuarekin. Bertan, Alain Sorazuk, Ignacio Arakistainek, Amets Sorazuk eta Itziar Beitiak hartuko dute parte. Ostiralean Ignacio Arakistain bakarka arituko da Sanagustinen, 19.30ean hasita. Azkenik, larunbatean Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da organo ikasleen emanaldia, 12.00etatik aurrera. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902