Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Maizpide euskaltegia, 30 urtez euskararen harrobi

lazkaoko maizpide euskaltegi eta barnetegiak 30 urte beteko dituzte aurten eta horren harira, gaur arratsaldean hitzaldi bat antolatu dute adituekin

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Laida Begiristain Lazkaoko Maizpide euskaltegiko zuzendaria, euskaltegiaren barnean.Editar

Laida Begiristain Lazkaoko Maizpide euskaltegiko zuzendaria, euskaltegiaren barnean.

Galería Noticia

Laida Begiristain Lazkaoko Maizpide euskaltegiko zuzendaria, euskaltegiaren barnean.Editar

duela hogeita hamar urte hasi zuten ibilbidea Lazkaoko Maizpide euskaltegi eta barnetegiak. Hala ere, lehenagotik herrian bertan euskararen alde lan egiten zuten elkarteak bazeuden;besteak beste, egun Gerriko kultur elkartea dena, eta agian horregatik, herriak beti bat egiten du euskararen aldeko ekintza eta aldarrikapenekin. Euskaraz hitz egiten, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kultura ezagutzeko eta sakontzeko aukera eskaintzea du helburu euskaltegiak, eta dudarik gabe, ibilbide luze eta oparo honetan erreferente bihurtzea lortu du.

Orain, urteurrena dela eta, bi ekin-tza nagusi antolatu dituzte. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da, Maizpiden bertan. Hala, 19.00etan hasita, Marian Bidegain, Andoni Egaña eta Garbiñe Mendizabal izango dituzte hizlari, Euskararen indarra eta balioaizeneko solasaldian. Joan den irailetik euskaltegiko zuzendaria da Laida Begiristain. Hala azaldu du gaur arratsaldekoa: “Gure ikuspegiaz haratago adituek euskara nola ikusten duten azalduko digute. Azken finean, azken urteetan ikusten ari gara euskararen ezagutza handitzen ari dela;aldiz, erabilera ez”.

Horri buelta bat eman eta euskara egunerokotasunean erabiltzea bultzatu behar dela uste du zuzendariak. “Euskararen erabilera bultzatu beharra daukagu, baina eguneroko konpromisoa behar da, jarraipena eman behar zaio”.

Bigarren ekintza, bestalde, “herriari” zuzendutakoa izango dela nabarmendu du: “Lazkaok Maizpideri ematen dion guztia nolabait itzuli nahi diogu”. Horregatik, apirilaren 26an, datorren ostegunean, Bentazarreko Mutiko Alaiak taldearekin batera kantu-jira egingo dute herrian barrena. Ondoren, Maizpiden bertan egingo dute afaria, eta zuzendariak gonbidapena zabaldu du: “Herritar orok parte hartu ahalko du eta guk gonbita zabaltzen dugu”.

euskara zabaltzenHizkuntza berri bat ikasteak beti eskatzen du esfortzua baina bide horretan “jarraian ikastea eta trinkotasuna” nabarmendu ditu Begiristainek. Horrela, geroz eta segidago ikasi hobea dela berresten du, eta orduan eta sakonago, hobeto.

Maizpidek eskaintza zabala du;hala nola, udako ikastaroak, ordukakoak eta baita Internet bidezkoak ere. Barnetegia ere badu Maizpidek eta bertan, urte osoan eskaintzen dituzte ikastaro trinkoak, 1982-1983 ikasturtetik. Hilabete bateko epea izaten dute ikastaro hauek eta gutxi gorabehera 90 lagun izaten dituzte hilabetero bertan. “Barnetegira gehienak banaka etortzen dira”, azaldu du Begiristainek. Ikasle horien profila emakumezkoa eta 40 urtetik gorakoa dela ere agertu du zuzendariak. Horiez gain, adibidez, badira urtero-urtero ikastaro trinkoak egiten dituztenak: “Erretiratu talde bat badugu, urtero etortzen dira. Hauek ez dabiltza titulu baten bila, helburu bakarra dute eta hori euskaraz bizi ahal izatea da. Guk hori lortzen laguntzen diegu”.

Gauza jakina da Lazkaok ere bat egiten duela Maizpideko ikasleekin, eta horiek kalera irteten diren guztietan esku zabalik hartzen ditu herriak: “Ikasleek ere esaten digute erraztasun hori aurkitzen dutela herrian, eta zerbait eskatzerakoan edo hitz egiterakoan ez dietela inoiz ere oztoporik jartzen, beti lagun-tzeko prest daudela. Herria erabat inplikatuta dago”. Eta helburu horrekin beste hainbat eta hainbat urtean orain arteko bide berean ari-tzeko asmoa du Maizpidek: belaunaldiz belaunaldi transmitituz zein den euskararen balio, nortasun, behar eta garrantzia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902