Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

"Liburuen inguruan zarata egin nahi dugu"

Astelehenean Gipuzkoako plazan izango den azokako 16 postuek &%10eko deskontua egingo dute

2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 10:28etan eguneratua

donostia- Datorren astelehenean, hilak 23, Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatuko da Donostian. Data hori kontuan hartuta, eta urtero egiten den moduan, Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak programazio berezia antolatu dute.

Elkartearen presidente Andoni Arantzegiren arabera hiru helbururekin sortu dute programa: "Ohiko irakurleengana hurbildu, ohikoak ez direnak harrapatu eta liburuen inguruan zarata egin".

Donostiako zinegotzi Jon Insaustik egitarauaren nondik norakoak azaldu zituen atzo. Haurrentzako jarduerei dagokienean, zinegotziak azaldu zuen goizeko 10.00etatik 12.00etara Pako Aristik Ipuin bat sortzeko tailerra eskainiko diela Zuhaizti ikastetxeko ikasleei. Arratsaldean, gainera, Maider Galarzaren Maleta kontuak ikuskizuna antolatu dute. Testuinguru horretan, 2017. urtean Donostiako liburutegietan liburu gehien maileguan hartu dituzten hamar ume sarituko dituzte. Bakoi-tzari 30 euroko txartel bono bat emango zaio, hiriburuko liburu dendetan obrak erosteko.

Helduen programazioari begira, ospakizun berezi bat ospatuko da: Mary Shelley idazle britaniarraren Frankenstein eleberri gotikoaren bigarren mendeurrena. "Maistralantzat" bezala definitzen den lan honen irakurketa publikoa eskainiko da Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen eskutik. Eguerdian izango da Gipuzkoako plazan antolatuko den azokan Donostia Kulturak jarriko duen gunean.

Gainera, 13.00etan eta 16.00etan "irakurketa publiko libre eta eleanitza" ospatuko da. Nahi duenak, aurretiaz liburutegiaalderdieder@donostia.eus helbidean izena eman ondoren, nahi duen testua, nahi duen hizkuntzan irakurri ahal izango du -gehienez bost minutuko iraupena izango dute partehar-tzeek-.

Egunari amaiera emateko Rafa Ruedak kontzertua eskainiko du 19.00etatik aurrera.

AzokaGipuzkoako plazan liburu azoka antolatuko da eta bertan 16 liburu dendek parte hartuko dute. Horien artean bi liburudenda berri ere izango dira, Tabakaleran kokatuta dagoen Tobbaco Days eta Errenteriako Noski.

Obra bakoitzean %10eko deskontua egingo dute postu guztietan eta egun guztian zehar 300 liburu zozkatuko dituzte. Gainera, postuetan gastatzen den bost euroko, txartel bat jasoko du erosleak eta saritua bada liburu bat jasoko du. - H. Fernández


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902