Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Liburudendek "indiferente" uzten ez duen Eider Rodriguezen azken nobela saritu dute

Errenteriarraren ‘Bihotz handiegia’k eta Vivian Gornicken ‘Apegos Feroces’ liburuek Zilarrezko Euskadi Saria jasoko dute

Harri Fernández - 2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Eider Rodriguez esku artean ‘Bihotz Handiegia’ eleberria duela.

Eider Rodriguez esku artean ‘Bihotz Handiegia’ eleberria duela. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Eider Rodriguez esku artean ‘Bihotz Handiegia’ eleberria duela.

donostia- Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia eta Vivian Gornicken Apegos Feroces liburuek jasoko dute aurtengo Zilarrezko Euskadi Saria. Horrela aditzera eman zuen Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko zuzendari Andoni Arantzegik atzo, datorren astelehenean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren ekitaldien aurkezpenaren harira.

Arantzategik azaldu zuenez, bi obren hautaketa elkarteko kideen bozkaketen bitartez egiten da, eta bi eleberriek boz asko jaso dituzte, bigarren geratu direnekin alderatuta.

Presidenteak esan zuen Bihotz Handiegia lanak biltzen dituen istorioek ez dutela irakurlea “indiferente” utziko. Rodriguezen obrak sei kontakizun eskaintzen ditu guztira eta bakoitzak emakume bat du protagonistatzat. “Zenbait kasutan egoera kafkiano batetik hasita gogoeta desberdinen lekua dira kontaketa hauek: iraganeko erlazio bati buruzkoak, istripu larri baten ondoren garen pertsonei buruzkoak, gaitz bati nola aurre egiten diogun azaltzen dute...”, esan zuen.

Ildo beretik, Arantzategik azpimarratu zuen kontakizun gehienak “kafkianoak” direla, orokorrean gertatzen ez direnak kontatzen baititu. “Pertsonaiek ematen dioten indarrez beteriko istorioak dira. Ez gaituzte indiferente utziko”, adierazi zuen.

Gaztelaniaz argitaratutako liburuetatik Liburudenden Elkarteak Vivian Gornick estatubatuarraren Apegos Feroceseleberria hautatu du, “obra klasiko eta eredugarri izateko ezaugarri guztiak” dituen nobela.

Arantzategiren ustez, “prosa erraz, zuzen eta emozionalarekin, kalitatezko eta nortasun handiko erlazioa lortzen du”. Liburuak “maixuki ama-alabaren arteko eta belaunaldi desberdinen arteko harremanak kontatzen ditu”. Konkretuki, XX. mendeko bigarren zatiko Bronx auzoko bizipenei buruz ari da Gornick bere eleberrian.

“Bi emakumeen arteko talka, aldakorra den gizarte bati aurre egiteko bi eredu desberdinen arteko talka, non amodioa, sen-tsualitatea, lana eta familia aldakorrak baitira”, azaldu zuen.

Autoreek ez dute Zilarrezko Euskadi Saria Liburuaren Nazioarteko Egunean jasoko, maiatzaren 12an baizik.

aldaketaArantzategik azaldu zuenez, badira zenbait urte liburu hauek aukeratzeko prozedura aldatu zutenetik -bozketa erabili ordez, salmentaren arabera erabakitzen zen-. Orain, best sellerak alde batera utzi dituzte eta agian hainbeste saldu ez diren baina kalitate handiko lanak saritzen saiatzen dira.

apirilak 23

10.00etatik 12.00etara. Ipuin bat sortzeko tailerra, Pako Aristi

Zuhaizti ikastetxeko ikasleekin

(euskaraz).

12.00etatik 13.00etara. Mary Shelleyren Frankenstein eleberriaren irakurketa EIZIEren eskutik.

13.00etatik 14.30era. Irakurketa gune librea.

16.00etatik 17.15era. Irakurketa gune librea.

17.30etik 18.30era. Maleta kontuak, Maider Galarzaren eskutik. Sari banaketa, haur irakurle onenak (euskaraz).

19.00etan. Rafa Ruedaren kontzertua.

programa osagarria

Zer: Ipuin antzeztua.

Non: Lugaritz.

Ordua. 18.00etan.

Zer: Literatur ibilbidea.

Non: Okendo plaza.

Ordua. 11.00etan.


Non: Okendo Kultur Etxea.

Ordua. 11.00etan.


Zer: Haurrentzako marrazketa eta kontaketa tailerra.Non: Lugaritz Kultur Etxea.

Ordua. 17.30etik 19.00etara.

Zer: Hitzaldia.

Non: Haur Liburutegia (Fermin Calbeton).

Ordua. 18.00etatik 20.00etara.

Non: Aiete Kultur Etxea.

Ordua. 18.00etan.


Non: Okendo Kultur Etxea.

Ordua. 18.00etan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902