Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iñaki Irazuk bere “kronika poematuak” bildu ditu estreinakoz

Jabier Muguruzarekin elkarlanean aritutako poetak ‘Errukiaren saria’ obra kaleratu du

Harri Fernández Ruben Plaza - 2018(e)ko apirilaren 18a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Iñaki Irazu, atzo, Donostiako Parte Zaharrean.

Iñaki Irazu, atzo, Donostiako Parte Zaharrean.

Galería Noticia

Iñaki Irazu, atzo, Donostiako Parte Zaharrean.

donostia- Iñaki Irazuk lehen aldiz bere poemak kaleratu ditu, Errukiaren saria eta beste kronika batzuk deituriko liburuan. Bernardo Atxagaren anaia gazteena denak, Donostian aurkeztu zituen atzo bere “kronika poematuak” Inazio Mugika editoreak lagunduta.

Irazu argitaratzeko garaian berantiarra bada ere, beti aritu da konposizio poetikoan. Villa de Bilbao poesia lehiaketa ere irabazi zuen bere garaian. “Ez nuen materiala heldua zegoenik uste”, esan zuen poetak eta gaineratu zuen Mugikarentzako liburua prestatu behar izanak “bultzada” ere eman diola. Horregatik, Errukiaren saria poemarioan ez daude bakarrik idatzi zaharrak, berriak ere badira. Liburuarekin “hasebete” senti-tzen dela adierazi zuen poetak. Zen-tzu horretan, esan zuen bere obra, arte guztia bezala, talde lanaren ondorio dela.

Liburua hiru zatitan banatuta dago, eta klasifikazioa Irazu beraren bizi aldiei dagokie: Asteasun, Andoainen, Bilbon edo Deuston emandako denborari dagokio. “Sukaldeak”, “geografia emozionala” edota “memoriaren zuloak” bezala definitzen ditu etapa horiek.

Bere poesiarekin ez ditu sentimenduak adierazi nahi izan, betikotasunaren kronika egin nahi izan du. Modu honetan, istorio narratiboak landuta, gai sozialei eta politikari buruz idatzi du, beste gai askoren artean. “Egunerokotasunaren poeta da Iñaki Irazu”, definitu zuen Inazio Mugika editoreak.

jabier muguruzaJabier Muguruzaren abesti asko eta askoren letrak Irazurenak dira eta horregatik ere bada ezaguna -Errukiaren sarian horietako zenbaitzuk aurki daitezke-.

Konkretuki 27 urteko elkarlanaren ostean, musikariak 35 letrei doinua jarri die. Irazuk adierazi zuen horien guztien artean gogokoenik aukeratzea zaila dela, baina horri buruz galdetuta, bere hitzak dituzten bi abesti aipatu zituen: Urtain eta Eskaintza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902