Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bedaioko kale nagusia berrurbanizatuko dute

Landa-auzoak hobetzeko planarekin jarraituz, irailean hasiko ditu lanak Tolosako Udalak, jaiak pasa ondoren

2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Bedaion berrituko den kalea.

Bedaion berrituko den kalea.

Galería Noticia

Bedaion berrituko den kalea.

Tolosa- Landa-auzoak hobetzeko planarekin jarraituz, Aldaba eta Urkizuren ondoren, Bedaioko hobekuntzei helduko die Udalak. Hain zuzen ere, kale nagusia berrurbanizatuko du, pilotalekuaren ondoan, elkartearen eta elizaren artean dagoena.

Proiektuak 138.514 euroko aurrekontua du eta lanak irailean hasiko dira, Bedaioko festak pasa eta gero. Aurreikusten dutenez, lau hilabete beharko dituzte langileek obrak amaitzeko.

Elkartearen inguruan kalea hobetuko da 5,5 metroko zabalera emanda, bi kotxe pasatzeko moduan. Zorua ere berrituko dute. Orain, kaleak 4 eta 4,5 metro arteko zabalera du, eta auzora sar-tzeko noranzkoan, eskubi aldean, eusteko horma bat du, eta ezker aldean, berriz, gune berde txiki bat, pendiza, goi partean ikuilua duela.

Kalea zabaltzeko eta antolaketa berria egiteko, beharrezkoa de 69 metro luze den harri-lubetaz egindako horma egitea;era berean, oinezkoentzako bi eskailera-maila aldatu beharko dira, elkarteko sarbidean. Horma horrekin plataforma berri bat sortuko da eta hara eramango dira hiri hondakin solidoen edukiontziak. Horrela, libre geldituko da orain okupatzen duten lekua eta aparkatzeko plazak sortuko dira. Zoladura eta argiteria publikoa aldatuko da, efizientzia handiagoko argiak jarriaz, eta obrak eragindako hoditeria ere aldatuko da. - M.S.S.

etiquetas: bedaio


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902