Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

XX. Astronomia Astea ospatuko du Arkamurkak

Gaurtik ostiralera hitzaldiak izango dira Zarautzen eta larunbatean, berriz, eguzkia eta zerua behatuko dituzte

2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

El eclipse solar más espectacular de los últimos años.

Eguzki eklipsea. (Foto: EFE)

Galería Noticia

El eclipse solar más espectacular de los últimos años.

Zarautz- Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak XX. Astronomia Astea antolatu du eta zenbait hitzaldi eta ekintza egongo dira gaur hasi eta larunbatera bitartean. Antolatzaileek azaldu dutenez, espaziora bertaratzeko grinaren ildoaz datoz aurten eta horren inguruko lau hitzaldi izango dira datozen egunotan. Saio guztiak Arkamurkaren lokalean izango dira arratsaldeko 20.15etan (Santa Marina kalea, 2).

Lehenengo hitzaldia Ilatargi Astronomia taldeko kidea den Manu Agirrek eskainiko du gaur, Astronomia ikasiz, fakenews-en bidez izenburupean. Biharkoan, berriz, El legado de la misión Cassini hitzaldia eskainiko du EHUko irakaslea eta Ciencias Planetarias taldeko kidea den Jose Felix Rojasek.

Luxuzko gonbidatuak izateaz gain, Astronomi Asteak Arkamurka Natur elkarteko bi kideren hitzaldiak ere hartuko ditu;hain zuzen ere, Iñigo Elorzarena eta Alfredo Sayalerorena. Hala, ostegunean Etxetik At hitzaldia emango du Elorzak eta eguzki sistemari buruz hitz egingo du. “Gizakiok hamarkadak daramatzagu eguzki sistema aztertzen eta zunda robotikoak bidaltzen. Baina, azkenengo urteetan gizakiok Ilargira edo Martitzara joateko planak ugaritu dira. Horien atzean enpresa pribatuak daude, Space X ezagunena dena. Benetan prest al gaude gizakiok bidaltzeko Martitzara? Gure teknologia hainbeste aurreratu al da? Ze interesak daude ekintza hauen atzean?”, galdetzen dira Arkamurka taldeko kideak.

Hitzaldiekin amaitzeko, Alfredo Sayalerok Zarauztik Wyoming-era eguzki eklipsea izeneko hitzaldia eskainiko du ostiralean;izan ere, natur elkarteko lagun batzuk Estatu Batuetara joan ziren 2017ko abuztuan eguzki eklipe bat ikustera eta han bizitakoak kontatuko dituzte.

Hitzaldi horiez gain, larunbatean bi ekintza berezi ere egingo dituzte. Batetik, eguzki behaketa egingo dute 12.00etatik 14.00etara Munoan, eta teleskopio bereziekin eguzia behatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, gauen 21.00etan Santa Klara atzeko aparkalekuan elkartuko dira zerua aztertzeko asmoz. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902