Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Erreferenteak hezkuntzan

Zortzi eskola sartu berri dira Unescoren nazioarteko ikastetxeen sarean, eta EAEko bi soilik izan dira onartuak. Biak Zumaiakoak, gainera. Albistea pozez eta ilusioz jaso dute Herri Eskolak eta Maria eta Josek.

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Antton Garikano eta Isaak Aranberri, Zumaiako institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko zuzendariak, hurrenez hurren.

Antton Garikano eta Isaak Aranberri, Zumaiako institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko zuzendariak, hurrenez hurren.

Galería Noticia

Antton Garikano eta Isaak Aranberri, Zumaiako institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko zuzendariak, hurrenez hurren.

Zumaiako herria nazioarteko hezkuntzaren mapan kokatu berri da;izan ere, Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose Ikastetxea Unescoren nazioarteko ikastetxeen sarean onartuak izan dira azken hilabetean. Kasualitate handia da Zumaian dauden bi ikastetxeak onartuak izatea, eta are gehiago Gipuzkoan beste eskola bat bakarrik dagoenean sarean. Hain zuzen ere, Urretxu-Zumarraga ikastola da Gipuzkoako beste ikastetxea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan beste sei bakarrik daude (bost Bizkaian, eta bat Araban). Aurten, Euskal Herriko bi ikastetxe bakarrik onartu ditu nazioarteko sareak eta biak Zumaiakoak izatea ez da gutxi.

Albiste honek, zalantzarik gabe, hezkuntza mailan erreferente bilaka-tzen du Zumaiako herria, eta Antton Garikanok eta Isaak Aranberrik, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Joseko zuzendariek, hurrenez hurren, poz handiz jaso zuten berria: “Duela hilabete inguru erantzun ziguten onartuak izan ginela, eta aurten onartutako zortzi ikastetxeen artean Zumaia bi aldiz ikustea sorpresa handia izan zen, ez genekielako bi eskolak aurkeztu ginenik. Elkarrekin harremanetan jarri ginen, zorionak eman genizkion elkarri eta albistea elkarrekin ematea erabaki genuen”.

Baina, zer da zehazki Unescoren nazioarteko ikastetxeen sarea? 1953an sortutako hezkuntza-proiektua da eta mundu osoko 181 herrialdetako 10.000 ikastetxe inguru biltzen ditu. Erakunde horien esperientzien, proiektuen eta material didaktikoen trukea bideratzea eta sustatzea da xedea, eta horretarako, eskolek honako lau lan ildoen inguruko lanketa zehatza bat egin behar dute: munduko arazoak eta Nazio Batuen eginkizuna;garapen jasangarrirako hezkuntza;bakea eta giza eskubideak;eta kultura-arteko ikaskuntza.

Bakea eta giza eskubideak zutabearen barruan, Maria eta Jose ikastetxeak Pieces of Peace (Bakea Atalka) proiektua aurkeztu zuen, hezkuntzan, bakearen, indarkeria injustizien, biktimekiko elkartasunaren eta balio pedagogikoaren gainean lanketa egiteko asmoz. Isaak Aranberrik azaltzen duenez, 2006 urtetik aurrera hausnarketa handia egin dute gai honen inguruan, eta ikasle txikienetatik hasi eta Batxilergoko ikasleetaraino dute txertatuta proiektua. “Ez gara ari ezer berririk egiten, badira urte batzuk helburu horien inguruan lan egiten dugula, eta lanketa horiek gure hezkuntza sisteman barneratuta daude”, zehazten du Aranberrik. Hala, proiektu honen mamia ondorengo hezkuntza-ekintzek osatzen dute: bizitza sortzea, bizitza duin bihurtzea eta bizitzarekin konprometitzea. Zen-tzu horretan, norbanakoaren garapena eta heldutasuna bultzatuko dituzte, gizarte mailan, pertsonen eta herriaren artean askatasuna, justizia eta senidetasuna bultzatuko dituzte, eta natura aldetik, errekurtsoak modu arduratsu batean banatzeko eta zain-tzeko lanketa egingo dute.

Zumaiako Herri Eskolak, bere aldetik, ondare materiala eta inmaterialaren aldeko hautua egin du. “Iaz txanela zahar bat berritzen hasi ginen eta hortik jotzea erabaki genuen proiektua aurkezterako orduan. Enbarkazio tradizionalen inguruko lanketa egin genuen;izan ere, Zumaian garai batean 40 ontzi inguru ibiltzen ziren Urola ibaian angulak harrapatzen, eta gaur egun hiru bakarrik gelditzen dira. Hori ikusita, joan den ikasturtean gure ondarearen zati garrantzitsu bat berreskuratzea erabaki genuen horietako bat berrituz, gure ikasleak ondare horren garran-tziaz jabetzeko eta ondare hori bizirik mantentzeko”, azaltzen du Antton Garikano Institutuko zuzendariak. Modu honetan, hiru gai landu dituzte: historia, teknologia eta artisautza, eta lengoaia eta literatura. Zentzu horretan, txanela berreskuratzen ibili ziren ikasleak Pasaian izango dira laster nazioarteko enbarkazio tradizionalen topaketa batean, egindako lana aurkezteko.

Bestalde, aurten herriko eragile ba-tzuekin ari dira lanean eta Zumaiako kofradiaren inguruan egingo dute lan. “Euskal Herrian geratzen den tankera horretako kofradia bakarra da Zumaian duguna, eta historialari ba-tzuen laguntzarekin nolabaiteko ikerketa bat egingo dugu, herri mailan horren ezaguna ez den ondare honi buruzko informazioa dibulgatzeko”, zehazten du Garikanok. Bestalde, Geoparkeko eta inguruko lurrak aztertuz, kultura eta paisaia aldetik garrantzitsuak diren lekuekin kartografia digital bat ari dira egiten.

Garikano eta Aranberriren ustetan, sare honetan sartzea gauzak ondo egitearen seinale da, baina aurreran-tzean konpromiso handia izango dute lan ildo horiei erantzuten jarraitzeko. “Orain arte egiten ari garenarekin jarraitzeko bultzada handi bat da”, diote amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902