Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zuzendariari gutunak

Iñaki Aizpururi elkartasuna

Ion Fontenla Sukia - 2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Duela bi asteko Ordiziako azokan Aralarko Baserritarrak Elkarteak deituta, elkarretaratze bat egin zutela irakurri genuen prentsa idatzian. Bertan “Iñaki Aizpuru, Eko-urbaniten buru Aralarko abeltzaintza suntsi-tzea helburu” kartela erakutsi zuten.

Ekintza honek, gatazka areagotzeaz gain, ez dut uste lehen sektoreari mesede handirik egiten dionik, hiru arrazoi nagusi hauengatik, batez ere:

Alde batetik, garbi dago “Eko-urbanita” hitza mespretxuz erabili zutela. Baserritarrak ekoizten dituzten produktuetatik bizi dira, eta “urbanitok” aldiz, produktu bikain hauetaz elika-tzeko zortea daukagu, bi aldeek dute elkarren beharra. Ondorioz, ez dut uste Aralarko, Goierriko edo Tolosaldeako baserritarrei “kaletarretaz” zentzu iraingarrian zuzentzeak mesede handirik egiten dienik.

Bestetik, Iñaki Aizpuru eskarmentu handiko botanikaria da, urte asko daramatza naturaren ezagutza lanetan eta bere ibilbide profesionala eta aisia, naturaren eta kontserbazioaren ezagutzak garatzera bideratu ditu. Ziur nago eztabaida luze honetan Iñakik hartu dituen erabakiak naturaren kontserbazioaren defentsan hartu dituela, hori izan baita betidanik bere helburu nagusia, eta ez batzuek dioten bezala abeltzaintza suntsitzearena. Naturatik bizi den sektore batek natura defendatzen duen pertsona bat seinalatzea baino kezka handiagoak eduki beharko lituzkeela uste dut.

Amaitzeko, unibertsitatean irakasle batek behin eta berriro errepika-tzen zigun esaldi bat aipatu nahiko nuke: “Abeltzainak, abeltzain izan aurretik, nekazari izan behar du”. Aralarko abeltzainak bertako larreetatik bizi dira eta adituek behin eta berriz adierazi diguten bezala, Aralarrek epe luzerako plan baten beharra du larreen azalera eta kalitatea bermatzeko. Beraz, azokako zorigaiztoko esaldiak zioen bezala, ez dakit norbaitek abeltzaintza suntsitu nahi duen ala ez, baina ziur nago Iñakiren ideiek Aralarko larreen emankortasunean eragin onuragarri nabarmena izango luketela. Azken aldian hartutako epe laburreko erabakiei dagokienez aldiz (sei hektarea larre pista bihurtu eta ganadu karga igo), nire zalan-tzak ditut.

Honenbestez, haiek hala nahiko balute ere, ez dut sinesten Aralarko Baserritarrak Elkartearen adierazpenak gure inguruko baserritarrak ordezkatzen dituenik. Nik ezagutzen ditudan baserritarrek behintzat ingurumenarekiko begirune itzela dute eta garbi daukat Iñakiren balioak partekatzen dituztela. Nire babesik irmoena Iñaki Aizpururi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902