Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Elgoibarko I. Idazlan Lehiaketa antolatu du Udalak

Herriko ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburu nagusia du

2018(e)ko apirilaren 17a, asteartea - 10:32etan eguneratua

Idazlan lehiaketaren kartela.

Idazlan lehiaketaren kartela. (elgoibar.eus)

Galería Noticia

Idazlan lehiaketaren kartela.

Elgoibar. Elgoibarko I. Idazlan Lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak. Kultura, Euskara, eta Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez antolaturiko lehiaketa, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago eta helburu nagusia, ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea du.

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da 8 eta 18 urte bitartean izatea, Elgoibarko ikastetxeetan ikasten aritzea edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten egotea.

Parte-hartzaileak 5 taldetan banatuko dira;A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak, B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak, C taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak, D taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak eta azkenik, E taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

"Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea" izan beharko dela adierazi dute antolatzaileek. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, "LH3 eta LH4 mailetan salbu, hauen kasuan idazlanak eskuz idatzita bakarrik onartuko dira".

Parte-hartzaileek ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta ikastetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udalean aurkeztuko ditu. Lanen paperezko bi kopia ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu behar dira maia-tzaren 4a baino lehen. Elgoibartik kanpoko ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Udalaren Kultura Sailean (Kultur Etxean) goizeko ordutegian, 9.00etatik 14.00etara.

Irabazleek 50 euro eta 120 euro bitarteko 28 bono jasoko dituzte sari bezala, herriko dendetan gastatu ahal izateko.

Guraso formakuntzaGuraso formakuntza 2018 proiektuaren barruan, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko Arreiturrekoak Guraso Elkartearekin lankidetzan, Sexu aniztasuna eta genero identitatea izeneko sesio berria antolatu du. "Ekimenak sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea eta seme-alaben sexualitatearen akonpainamenduan tresnak eskaintzea du helburu", agertu dute.

Ikastaroa Kultur Etxean egingo da bi egunetan (gaur eta apirilak 24), eta bi saio eskainiko dira, 15.00etatik 17.00etara gazteleraz eta 18.00etatik 20.00etara euskaraz eta bertan landuko diren gaiak: Aniztasun eta aberastasun sexuala, harreman afektiboak edota familien papera izango direla aurreratu dute.

Bi saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea eta horretarako bi bide daude, izen-emate orria bete eta ikastetxean aurkeztu edota eta www.elgoibar.eus webgunean aurkitu daitekeen formularioa beteta. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902