Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Muxu gorriak

Ana Urkiza - 2018(e)ko apirilaren 16a, astelehena - 11:01etan eguneratua

Atzo, Ipuruan, kolore gorria gailendu zitzaion urdinari. Ez emaitzetan, preseski, baina bai kolore gorriak atzokoan zuen esanahia kontuan hartuz gero. Pailazoen aurpegietan ikustera ohituta gauden sudur gorriak banatu ziren ikusleen artean. 7.000 muxu gorri, zehazki. Eta lotsarik gabe jantzi zituzten soinean Alaves-aren kontrako partidaz gozatzera joandakoek.

Ekintza honekin, Eibar futbol taldeak, bere fundazioaren bidez, Algaraklown "pailazo edo klown" elkartearen ekimenarekin bat egin nahi izan du eta bere laguntza eskaini. Hain zuzen ere, Donostiako ospitalean dauden gaixoei, ospitalean dauden tartea eramangarriagoa egiten saiatzea, irribarrea eramanez ospitaleko espazio anitzetara: zaintza geletara, batez ere.

Ideia eta egitasmoaren garapena, Deustoko Unibertsitateko Komunikazio ikasketetako ikasleei dagokie eta ez da Algaraklown taldearen berri emateko zehaztu duten ekimen bakarra. Nola egin ezagun hain lantalde txiki batek egiten duen lana, nahiz eta lana txalogarria izan? Nola irabazi jendearen arreta? Zer egin jendeak aipatu taldearen jardunarekin bat egiteko? Hauexek izan ziren Deustoko ikasleek egin eta erantzun behar izan zituzten galderak. Eta Eibar taldea bezalako hartzaile irekiarekin bat egin behar izan zuten egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.

"Kirolaren abantailak" pentsa lezake norbaitek. Edo "futbolak irekitzen dituen ateak" zehaztu beste batek. Kirolari oro har eta zehazki futbolari "helburu sozialago eta sozializatzaileago bat emateko modua" esango nuke nik, asteburu honetakoa adibidetzat hartuz.

Eibar taldeak, futbolaz eta kirolaz harago, bihotza eta burua daukala erakutsi du beste behin ere. Herritik oso hurbil dagoen eta aparteko nortasuna erakusten duen kirol talde handi bat, bere markaren indarra, gizartea eraldatzeko erabiltzen dakiena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902