Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Ordiziako saskibaloi taldeak elkartasuna du oinarri

Igandean senior emakumeak omendu eta Gipuzkoako 400 jokalari bilduko dira

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 16a, astelehena - 06:03etan eguneratua

Arantxa Saez, saskibaloi zuzendaritzako kidea, Lekuona Aspanogiko gizarte langilea eta Joseba Caballero.

Arantxa Saez, saskibaloi zuzendaritzako kidea, Lekuona Aspanogiko gizarte langilea eta Joseba Caballero.

Galería Noticia

Arantxa Saez, saskibaloi zuzendaritzako kidea, Lekuona Aspanogiko gizarte langilea eta Joseba Caballero.

ordizia- Lehenengo urtez, Ordiziako saskibaloi taldeak Azatxo topaketa antolatu du igande honetarako. Bertan, 400 neska-mutil izango dira saskibaloi partidak jolasten, Majori kiroldegian egingo den topaketan. Hala ere, helburu parte-hartzailea izango dute eta partiduetan ez da irabazlerik izango. Baina hori ez ezik, solidaritatea ere ez da faltako eta topaketaren egunean bildutako diru guztia Aspanogi elkartearen-tzat bideratuko dute.

Bestalde, Ordiziako saskibaloi taldekoek momentua aprobetxatu eta omenaldi bat ere egingo dute. Hala azaldu du zuzendaritza kideko den Joseba Caballerok: “Betidanik izan dugun erronketako bat berdintasuna lantzea izan da, eta senior emakumeak 40 urte betetzen dituzte aurten taldea sortu zenetik”. Horregatik, lehenengo talde hura osatu zuten jokalariei eta urte hauetan guztietan klubeko kide izan diren emakumeei omenaldia egingo diete. Hala, etzi, EBA  mailako ligako azken partida Majorin jokatuko dutela aprobetxatuz, atsenaldian taldeko argazkia aterako dute.

ehunka jokalariAzatxo topaketa jendetsua izango da, dudarik gabe. Ordiziako saskibaloi taldeaz gain, Gipuzkoako beste hiru ere izango dira: Beasaingo BKL, Donostiako Easo eta Azpeitiko Iraurgi. Guztira, 2007 eta 2009 urte artean jaiotako 400 jokalari inguru elkartuko dira Ordizian.

Goizeko 9.30ean hasiko dituzte partidak eta herriko hiru gunetan banatuko dira: Urdaneta ikastetxean, Jakintza ikastolan eta Majori kiroldegi ondoan dagoen kuboan. Egunean zehar 60 partidatik gora jokatuko dituzte parte-hartzaileek, baina eguerdian indarrak hartu eta elkar ezagu-tzeko aukera izango dute. Beti Alai pilotalekuan elkartuko dira bazkaltzera eta 15.30ean hasiko dira berriz partidak, 20.00ak arte.

Elkartasuna nabarmenduko dute larunbatean. “Epaileak izango dira partidetan baina ez da emaitzarik jasoko, ez da irabazlerik izango”, agertu du Caballerok. Horrez gain, eskuratutako dirua Aspanogiri emango diote. Esker ona azaldu du elkarteko kide den Nekane Lekuonak: “Asko da guretzako eta nabarituko da bultzada hau”. Gainera, elkartearen inguruko nondik norakoak azalduko dituzte jarriko duten informazio mahaian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902