Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erasmus + proiektuko ikasleei ongi-etorria

Zarauzko Udalak bihar harrera egingo die Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle eta irakasleei

Domingo, 15 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zarautz- Zarauzko Udalak ongi-etorria egingo die Erasmus + programan parte hartzen duten ikasle eta irakasleei bihar, goizeko 10.00etan. Programa horren barruan, Orokietako Yes proiektua izan zen Gipuzkoa osoan Lehen Hezkuntzan, aukeratutako bakarra.

Hala, Orokietako ikasleak hainbat herrialdetako (Turkia, Polonia, Portugal eta Italia) ikaskideekin batera lanean aritu dira. Aukeratutakoek Europar Batasunaren finantzazioa jasotzen dute proiektua aurrera eramateko. Helburua ondokoa da: Matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sortzea;enpresa fisiko eta digitala sortuko dute eta, merkatu ikerketa bat egin ondoren, ekoiztu eta saldu. Irabaziak gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaizkio.

Orokietako bi ikasle Polonian izan ziren eta, oraingoan, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak hemen izango dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902