Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Imanol Ubeda musikari tolosarra

“Bide Ertzeanetik abiatu gara, baina jantzi berria egiten saiatu gara geure burua berrasmatu asmoz”

27 urte ondoren, kosta egiten da Imanol Ubeda musikagintzatik urrun ikustea. Aro bat bukatu eta Don Inorrez proiektu berriari ekin dio orain tolosarrak

Marta San Sebastian - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 06:03etan eguneratua

Imanol Ubeda

Imanol Ubeda

Galería Noticia

Imanol Ubeda

Tolosa- Bide Ertzeanen zikloa itxi arren, zuk eta Karlos Aranzegi bateriak aurrera egiteko erabakia hartu duzue. Zergatik?

-Bide Ertzeanen dena nuen;kantugile bezala nire kantak plazaratzeko leku sendoa nuen. Baina guretzat musika ez da ogibidea;anaiak eta biok gure lanbidea dugu, familia eta beste gauza asko. Anaiak bigarren umea eduki zuenean ezinezkoa ikusi zuen taldearekin jarraitzea. Guk ez genuen taldea bera gabe ulertzen eta etenaldia egitea erabaki genuen. Etenaldi horren ondorioa da proiektu berri hau.

Beraz, hasiera batean ez zen asmoa talde berri bat sortzea?

-Bidean aurrera egin ahala joan gara proiektuan sinesten eta diskoa osa-tzen. Intuizioa bagenuen beste soinukera batekin zerbait eskaintzeko gai ginela, baina hori frogatu egin behar da eta, batez ere, zeure buruari frogatu behar diozu.

Eta noiz etorri da baieztapena?

-Lehenengo kantuak egin genituenean Kadizera joan ginen 2016ko udan Paco Loco ekoizlearekin lan egitera, indi estiloaren izen handietako bat dena. Hori gakoa izan zen: han ikusi genuen bazegoela lan egiteko beste modu bat. Indarra eman zigun eta 2017an beste saio bat egin genuen.

Asmatu al duzue zerbait berria egiten, edo ez zen hori asmoa?

-Bai, intentzioa bazen. Lortu dugun edo ez, hori entzuleek eta adituek esan beharko dute. Oso konszienteak gara kantuak egiteko modu bat dugula eta zaila dela beste zerbait egitea. Paco Locorengana joateak intentzio horri erantzuten dio. Soinukera gitarreroagoa, distortsionatuagoa eta zikinagoa egin nahi genuen. Lehen tonu seriogoari heltzen genion eta orain badago zirikatzeko gogoa eta ironia dezente.

Hainbeste urte ondoren, marka propioa sortu duzue. Zaila al da irudi berria ematea?

-Ez da erraza marka propioa sor-tzea. Bide Ertzean taldeak 18 urte bete behar izan ditu marka hori lor-tzeko, eta hori gurekin daramagu. Bide Ertzeanetik abiatu gara, baina jantzi berria egiten saiatu gara geure burua berrasmatu asmoz.

Gertu izango duzu anaia, ezta?

-Dudarik gabe. Don Inorrezen parte ere bada, itzaleko lana egiten ari da gainera, badaudelako hainbat gauza egiteko, kontzertuak koordinatu, promozio lanak...

Don Inorrez izena jarri diozu proiektu berriari. Iradokitzailea da... nondik dator?

-2010 urtean Bide Ertzeanek kaleratu zuen diskoaren izenburua da. Bakarkako proiektu honi Imanol Ubeda izena jarri niezaiokeen, baina ez nuen batere argi ikusten. Ezizen bezala indar handia du eta fun-tzionatzen duela uste dut.

Diskoak ‘Mugiro bila’ izena du. Zer esan nahi du?

-Diskoan hamar kanta daude eta sei nik egin ditut. Beste lauak Jone Gostarzu, Xabi Borda, Peio Lizarralde eta Angel Gonzalezen poemekin osatuak daude. Mugiro bila izenburua, aldiz, liburu batetik dator. Patxi Larrion idazleak Feriatzaileak liburuan erabiltzen du “mobida bila” edo “saltsa bila” esanahiarekin eta asko gustatu zitzaidan.

Ibilbide luzeko musikaria zara, zein leku du musikak zure bizi-tzan?

-18 urterekin igo nintzen lehen aldiz eszenatoki batera eta 45 urte ditut, pentsa! Deabruak Teilatuetan, Peiremans eta orain, Don Inorrez. Ez dut horretan asko pentsatzen, nire kezka nagusia hurrengo abestia da, ea gai izango naizen doinu egokia jartzen edo letrarekin asmatuko dudan. Barruan daramagun pozoi hori da.

Gipuzkoatzen

Txoko kuttuna. Zazpi Bideak izeneko txokoa, Tolosa inguruan.

Paisaia idilikoa. Txindokitik ikusten den zabalgunea asko gustatzen zait.

Festa edo ospakizuna. Tolosako Iñauterietako asteartea, oso giro herrikoia izaten delako.

Mendia. Ernio.

Hondartza. Ez naiz oso hondartza zalea, baina Orio esango nuke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902