Bertan

Ikasleen euskararen erabilera berpiztu nahi du Ika Mizkaren edizio berriak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gaztezulo, UPV/EHU, MU, eta Deustuko Unibertsitatea antolatzen dute egitasmoa

Domingo, 15 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Antolatzaileen ordezkariak, IKA MIZKAren seigarren edizioaren auskezpenean.

Antolatzaileen ordezkariak, IKA MIZKAren seigarren edizioaren auskezpenean.

Galería Noticia

Antolatzaileen ordezkariak, IKA MIZKAren seigarren edizioaren auskezpenean.

donostia- IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa egitasmoaren seigarren edizioa Donostiako Aquariumean aurkeztu berri da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulok sustatutako ekimen honek euskarari buruz solasean jarriko ditu Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKA egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan “aktibatu” nahi ditu, Euskaraldiaren helburuekin bat eginez.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartuz, mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak pertsonaia ezagunekin batera eseriko dira beste behin.

Joan den ostiralean, apirilak 13, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campusean Turismoko ikasleekin ospatu zen egitasmoaren lehenengo jardunaldia. Gainerako aurreikusitako datak hauek dira: apirilaren 25a, Donostian UPV/EHUko Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako ikasleekin, eta maiatzaren 7a, Eskoriatzan MUko HUHEZIko ikasleekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, Garbiñe Mendizabalek, IKA MIZKAren ondasunak azpimarratu ditu: “Unibertsitate ikasleak askatasunez hitz egiten jartzea hizkuntzekin dituzten ohituren eta korapiloen gainean”. Eta hurrengoa gaineratu du: “Euskararen erabilera bultzatzeko tokian tokiko aktibazioaren bidean sakontzen ari garen honetan, unibertsitateak ere aktibazio gune interesgarria dira, inondik ere. Ona da unibertsitate ikasleak beren hizkuntza ohiturei buruz gogoeta egin eta elkarren artean pentsamendu horiek konpartitzea, hori baita hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko lehen pausoa. IKA MIZKAk aukera paregabea eskaintzen du horretarako”. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902