Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 2an

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko da

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 13:02etan eguneratua

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko da.

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko da.

Galería Noticia

Mintza Eguna Hondarribian ospatuko da.

Hondarribian izango da ekainaren 2an Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia: Mintza Eguna.

DONOSTIA. Gipuzkoako herriko Blagan euskara elkartearekin bat eginda, XIII. Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, "mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaldu nahi baitute", Euskaltzaleen Topaguneak jakinarazi duenez.

Ekimenaren arduradunen arabera, urteek erakutsi dute mintzapraktika ekimenak eraginkorrak direla, batetik, parte hartzaileek hala aitortzen dutelako eta, bestetik, programen zein mintzalagunen helburuek bat egiten dutelako. Orain erronka berri bat darabilte eskuartean: euskara mintzapraktika taldeetan erabiltzetik, taldeetatik kanpo ere euskaraz normaltasunez aritzeko pausoa ematea.

Hondarribiko taldean 75 mintzalagun dabiltza egun. Mintzalagun taldeak gogotsu hartu du Mintza Eguna antolatzeko lekukoa, eta, Blagan euskara elkartearekin eta Hondarribiako Udalarekin batera, "sekulako egitaraua ari da prestatzen ekainaren 2rako".

"Bereziki ikusgarria" izango da eguerdi partean Abiyuan txarangarekin egingo den kalejira animatua.

Arraunlariek emango diote hasiera jaiari, Kai Zaharreraino "Itxeki euskarari!" pankarta eramanda. Gainera, festak gaueko ordu txikiak arte iraun dezake, bi kontzertu izango baitira eguneko giro beroari erritmoz eusteko, Gorpunzkingz eta Elektropatxaranga taldeekin.

Bestalde, bazkariko txartelak maiatzaren 24ra arte mintzalaguna.eus webgunean eta Hondarribiko Blagan kafetegian izango dira eskura.

Hiru txartel mota egongo dira salgai: bazkaria eta hamaiketakoa 17 euro, bzkaria eta hamaiketakoa haurrak 10 euro, bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25 euro eta bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa (umeak) 18 euro.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902