Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierri eskolako ikasleek ibilgailu elektrikoa egin dute

Euskelec txapelketan lehiatuko da zazpi formakuntza zikloetako ikasleen lana

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Ibilgailu elektrikoan parte hartu duten Goierri Eskolako ikasleetako batzuk.

Ibilgailu elektrikoan parte hartu duten Goierri Eskolako ikasleetako batzuk. (n.g.)

Galería Noticia

Ibilgailu elektrikoan parte hartu duten Goierri Eskolako ikasleetako batzuk.

ordizia- Ordizian kokatuta dagoen Goierri Eskolako formakuntza ziklo ezberdinetako ikasleek puntu-puntuan dute eraiki berri duten ibilgailu elektrikoa, izan ere, hemendik hilabete gutxira izango den Euskelec txapelketa teknologikoan lehiatzeko erabiliko dute ibilgailu elektriko hori. Euskelec lehiaketa mugikortasun iraunkorraren sustapenerako erakunde teknologikoak (MUISU) antolatzen du, Tknika eta Euskadiko Automobilismo Federazioarekin lankidetzan. Antolatzaileen esanetan, lehiaketa honen helburu nagusia mugikortasun iraunkorraren eredu berriak ezagu-tzera ematea da eta era berean, ikasleei aukera ematea urtean zehar egiten dituzten sorkuntzek zabalkun-tza izan dezaten.

Proiektuaren sorrera oso parte hartzailea izan da, izan ere, Goierri Eskolan ematen diren zazpi formakuntza zikloetako ikasleek hartu dute parte. Horrela, besteak beste, Administrazio eta Finantzetakoak egitasmoaren bideragarritasuna aztertu eta administrazio kudeaketa aurrera eramateko, Diseinu eta Fabrikazio Mekanikokoak, Mekatronikako edota Eraikuntza Metalikokoak ibili dira buru belarri lanean. Horiez gain, sorkuntza prozesuan ere partaide izan dira mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloa egiten ari direnak. Izan ere, “proiektuak guztiek duten ezagu-tza eta ekarpena eskatzen zuen, prototipoa lau gurpilen gainean mugitzen ikustearen pozak esfor-tzu guztiak merezi dituen arren”, agertu dute.

Gaur, goizeko 10.30ean batxilergo zientifikoko eskaintza ezagutu ahalko da eta maiatzaren 5ean lanbide heziketakoa

Txapelketako epaimahaiak, bere aldetik, ibilgailu elektrikoaren azelerazioa, gehienezko balazta edo slaloma izenekoa baloratuko ditu, kontuan izanda, noski, ibilgailuaren diseinua eta ikasleek izan duten talentua.

talde lanaGoierri Eskolako zuzendaritzakoak pozik daude esperientzia honekin eta “ikasleen-tzat motibagarria” izan dela nabarmendu dute. Ikasleak, berriz, zirkuituan guztia ondo atera eta kale ez egitea espero dute. Emai-tza bakarra izan bada ere, ibilbide honetan jende askok jarri du bere alea. Taldeka, ikasleak diseinuaz, fabrikazioaz eta muntaiaz arduratu behar izan dute, helburuak finkatzearekin, lana eta epeak planifikatzearekin edota jarraipena egitearekin batera. Finean, ikasgelan jasotako ezagutza teorikoa praktikan jartzean datza, prozesua hasieratik bukaerara garatuz, lanean egingo luketen modu berean.

Orain, proiektua ia amaituta dutela, Euskelec lehiaketan zer egingo duten ikustea falta da, baina lehiaketa datorren ekainean edo uztailean izango da, oraindik ere data zehaztu gabe baitago.

ate irekiakBestalde, Goierri Eskolak ate irekiak antolatu ditu batxilergo zientifikoaren eskaintza ezagutzera emateko. Hitzordua gaur izango da, 10.30ean hasita. Halaber, maiatzaren 5ean, larunbata, goizeko 10.00etan Lanbide Heziketako ate irekiak egingo dituzte. Bertan, Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako eskaintza aurkeztuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902