Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Udaltop topaketak Euskaraldia izango du oinarri

Hamargarren edizioa Lasarte-Orian ospatuko da maiatzaren 17an eta 18an

2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Galería Noticia

donostia- Udaltop Udaletako Euskara zerbitzuen Topaketak hamargarren edizioa ospatuko du aurten eta Euskaraldia izango du oinarri, maiatzaren 17an eta 18an Lasarte-Orian egingo den topaketan.

Horrela iragarri zuten atzo Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Euskaltzaleen Topaguneak. “Ate joka ditugun erronkez hausnartzeko eta etorkizun hurbileko estrategiak zirriborratzeko baliatu nahi dugu aurtengoa. Azaroan abian jarriko dugun ekimena izango da arreta-gune nagusia eta horri lotutako hainbat gai izango ditugu mahai gainean”, aurreratu zuen Estitxu Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak. “Iazko Udaltop funtsezkoa izan zen denon artean lanten ari garen Euskaraldiaren proiektua gorpuzteko. Autengoa aurrekoa bezain baliagarria izango dela sinetsita gaude”, jarraitu zuen.

Jon Antxordoki Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakariarentzat aurtengo edizioak “salto kualitatibo” bat emango du. “Aurreko edizio gehienetan Udaltopen helburuak esperientziak truka-tzea eta hausnarketa sustatzea izan dira. Azkeneko bi urteotan esperientziak elkarrekin abiatzea izaten ari da helburua”, onartu zuen.

Elena Laka Euskalzaleen Topaguneko lehendakariarentzat “guztien arteko lankidetza nahitaezkoa da. Elkarrekin ekitearen ondorio garrantzitsuenetariko bat da Euskaraldiak sekulako ilusioa sortu duela herritarrengan eta ilusio hori euskaldun guztiak aktibatzeko motore bihurtu behar dugu”.

Topaketan parte hartzeko www.udaltop.eus webgunen eman behar da izena, maiatzaren 4a baino lehen. Prezioa 65 eurokoa izango da. -N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902