Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Muskildira irteera egingo dute idiazabaldarrek

Idiazabalgo Udalak bultzatuta, Zuberoako herrira bisita egingo dute bertan egingo den Maskarada ikusteko

2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Ihauteriak bihar hasiko dira Euskal Herrian, Zuberoako Muskildi herrian burutuko den maskaradarekin hain zuzen.

Zuberoako Muskildi herriko maskarada. (Argazkia: Franck Dolosor)

Galería Noticia

Ihauteriak bihar hasiko dira Euskal Herrian, Zuberoako Muskildi herrian burutuko den maskaradarekin hain zuzen.

idiazabal- Urtarrilean hasi eta apirilaren 22ra arte ari dira egiten Zuberoan maskaradak. Hain zuzen ere, jaialdi hau Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta an-tzerkiko hainbat baliabidez osatua dagoena. Ekintza honek jatorri zahar bezain ezezaguna da, baina dudarik gabe, herrian festa handia antolatzen dute honen harira.

Muskildi herrian egingo dira maskarada hauek datorren apirilaren 21ean, larunbata, eta egun horretarako irteera antolatu du Idiazabalgo Udalak. Ez da lehen aldia bi herrien arteko harremana susta-tzeko ekintzak egiten dituztela, izan ere, Idiazabalen ere izan ziren Muskildiko ordezkariak duela hilabete batzuk.

Gauzak horrela, egun bakarreko txangoa antolatzeko lanetan dabil Udala. Irteera larunbatean bertan izango da, goizeko 7.30ean, autobusez. Itzulera, berriz, iluntzean izatea aurreikusten dute. Oraindik ere konfirmatzeko badago ere, aurreikuspenen arabera bazkaria bertan emango die idiazabaldik joaten diren guztiei. Bestalde, bere kasa joatea erabakitzen dutenek baina bazkarian parte hartu nahi dutenek Udaletxean eman beharko dute abisua.

Interesa duen orok idiazabalkultura@gmail.com helbidera idatzi beharko du astelehena baino lehen, hilak 16, eta zalantzak ere bertan argituko dizkie kultur dinamizatzailea den Beatrizek. Oraindik ere autobusa ez dago zehaztuta, jende kopuruaren araberakoa izango baita. Bestalde, bi egunerako plana egin nahi duenak Udaletxean jakinarazteko eskatu dute, baina lo lekua bere kasa bilatu beharko dutela aurreratu dute.

Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten Maskarada dantzan, baina gaur egun, hogei lagun inguruk osatzen dituzte maskaradak. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902