Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

‘Lua kastore’ lanak jaso du Joseba Jaka beka

Antzerki-sorkuntza sustatzeko helburua duen egitasmoak, bederatzi lanen artean, Enbeita eta Zeberioren lana aitortu du

2018(e)ko apirilaren 14a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Andoni Gartzia, Eneritz Zeberio eta Ohiane Enbeita.

Andoni Gartzia, Eneritz Zeberio eta Ohiane Enbeita.

Galería Noticia

Andoni Gartzia, Eneritz Zeberio eta Ohiane Enbeita.

donostia- Bederatzi antzerki-lan aurkeztu dira 2018ko Joseba Jaka Sorkuntza Bekara eta horietatik Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberiok aurkeztutako Lua kastore suertatu da irabazle.

Elkar Fundazioak aditzera eman zuenez sormen-lanen artean “bizpahiru egitasmo sendo eta iradokitzaile aurkeztu dira, berritzaileak gaitegian edota dramaturgian, anbizio handikoak, eta ekarpen estetikoak zein sozialak proposa-tzen dituztenak”. Aitortu zutenez, horrek “erabakia zaildu du” proposamen interesgarri asko aurkeztu baitira. Guztien artean, Zeberio eta Enbeitarena aukeratu du epaimahaiak aho batez.

Lua Kastorek izen bereko bere protagonistaren barne-bidaia jarraitzen du eta “hainbat geruzatan” irudikatzen du obrak gorputz gatazka hori: “Nortasunen arteko tentsioak, kanpo-ahotsen eta barne-ahotsen arteko tentsioak, kon-tzientzia anatomikoa… Geruzatze hori garatzeko estetika zein eszenografia indartsua proposatu dute, hainbat adierazpenen bitartez eraikiko dutena”. Guztietan, poetikotasunari garrantzi handia eman zaio proiektuan, baita keinu txiki orok sorturiko zentzuari. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902