Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urteko lehen Merkatu Txikia egingo du Mutrikuk bihar

Bertako eta garaiko produktuez gain, tailerrak ere izango dira 9.00etatik 14.00etara Beheko Plazan egingo den azokan

2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 11:02etan eguneratua

(mutriku.eus)

Galería Noticia

Mutriku. Merkatu Txikia ekimenaren edizio berria jarriko du abian bihar, Mutrikuko Udalak. Modu honetan, bihar 9.00etatik 14.00etara bitartean azoka ospatuko da herriko Beheko Plazan. Bertako eta garaiko produktuez gain, tailerrak eta zozketak ere izango direla aurreratu dute: "Herritar guztiek izango dute ekoizleengandik zuzenean garaian garaiko produktua erosteko aukera.

Bertakoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, Mutrikuko Udalak herritarrak merkatura gerturatu eta herriko produktuak erostea gonbidatu nahi ditu", agertu dute Udal ordezkariek.

Urteko lehenbiziko azoka honetan parte hartuko duten ekoizleak eta produktuak honako hauek izango direla aurreratu dute;Ibiri, Antia, Aritza, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. "Urteko lehen gaztak izango dira gainera!".

Eguerdian, berriz, 12.00etatik aurrera, Gatzatu tailerra eskainiko dute: "Orain bertan gure gastronomiako postre eder honetaz goza-tzeko garaia da eta gainera herriko ardi esnearekin bertan egingo da, jendeak zein erraza den ikusi eta nahi izanez gero, egindakoa etxera eraman dezan". Era berean, azokan erosketak egiten dituzten herritarren artean, 50 eurotan baloratutako bertako produktuz osatutako otarra zozkatuko dute ekoizleek.

Egutegia finkatuta Lehenbiziko azoka bihar ospatuko da, baina urte guztirako egutegia finkatuta dagoela adierazi dute arduradune. Hala, Udalak eta ekoizleek lortutako akordioari esker, hilabeteko bigarren larunbatero ospatuko da Merkatu Txikia. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902