Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Gaur hasiko da hitzaldi batekin Beasaingo Transzikloaren II. edizioa

Trans munduari ikusgarritasuna emateaz gain, gizartean dauden errealitate anitzak eman nahi dituzte ezagutzera

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Ekaitz Goikoetxea, Maddi Noguera, German Urteaga, Aitor Aldasoro eta Garazi Zabaleta, ekitaldiaren aurkezpenean.

Ekaitz Goikoetxea, Maddi Noguera, German Urteaga, Aitor Aldasoro eta Garazi Zabaleta, ekitaldiaren aurkezpenean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Ekaitz Goikoetxea, Maddi Noguera, German Urteaga, Aitor Aldasoro eta Garazi Zabaleta, ekitaldiaren aurkezpenean.

beasain- Trans mundua landu eta ezagutzera emateko asmoarekin, aurten ere abian jarri dute Beasainen Transzikloa ekitaldi sorta. Gaur hasi eta ekainaren 29ra bitartean hainbat ekitaldi hartuko dituzte herrian, besteak beste, hitzaldiak, dokumentala, bertso saioa eta Anari kantariaren kontzertua.

Edizioaren aurkezpenean Aitor Aldasorok, Beasaingo alkateak, azaldu du bigarren edizioa izatea seinale ona dela, jardunaldi hauek “egonkortzen ari direlako”. Bestalde, lehenengo edizioaren inguruko balorazio bat ere egin du eta “udal bezala bete” egin zituela adierazi du. Gainera, genero aniztasunaren alorrean errespetuzko jarrerak bermatu ahal izateko ezagutza eta transmisioa behar beharrezkoak direla gehitu du alkateak.

Goierriko Zubia taldeko kidea da German Urteaga eta haren hitzetan, trans munduaren gaia lantzea “oso garrantzitsua” dela nabarmendu du, baina ez hori bakarrik, “gizartean ikusgarritasuna” eman behar zaiola ere uste du oraindik ere egiteko asko dagoela ikusten duelako. Gauzak horrela, gaur bera izango da bigarren edizioa zabaltzeaz arduratuko dena. Hitzaldia 19.00etan hasiko da, Igartzako jauregian. Bertan, “esperientzia pertsonala” hizpide izango duela aurreratu du beasaindarrak.

dokumentalaTransizkloaren barnean Transformatzen izeneko dokumentala ere aurkeztuko dute. Ekaitz Goikoetxeak, Aitor Lanasek eta Garazi Zabaletak egindako dokumentala da eta hori ezagutzera emateko bi saio antolatu dituzte: bata helduentzat izango da, eta bestea, berriz, ikastetxeetako ikasleentzat. Helduentzako emanaldia hilaren 24an izango da, 19.00etan, Usurbe antzokian. Ikastetxeentzat emanaldia apirilaren 26an izango da, bestalde, 13.15ean. Ikastetxeei trans munduaren nondik norakoak zabaltzeko asmoarekin, Urteaga eta Maddi Imaz ere izango dira Loinazpe ikastetxean, maiatzaren 16 eta 17an. Horrela, beasaindar guztiei zabaldu nahi diete egindako lana eta gizartean existitzen diren errealitate anitzen inguruan hausnartzera bultzatuko dituzte ikasle eta irakasleak.

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere amaiera borobila emango diote antolatzaileek zikloari. Hori dela eta, doako bi emanaldi antolatu dituzte. Aurrenekoa bertso saioa izango da, ekainaren 15ean. “Sekula” antolatu ez den saioa dela nabarmendu dute antolakuntzakoek eta emanaldi “berritzailea” izango dela ere aurreikusten dute. 22.00etan, Igartza Jauregian arituko dira Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Maider Arregi eta German Urteaga bertsolariak. Gai jartzailea Ekaitz Goikoetxea izango da. Ekainaren 29an amaituko da aurtengo edizioa eta bertan Anari abeslariaren kontzertua izango da, 22.00etan, Igartzan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902