Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Euskadiko Artxibo Historikoa, funtsen gotorleku

Sinatutako akordio bati esker, Eusko Ikaskuntzaren funtsen zati bat gordeko du

2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Iñaki Dorronsoro eta Bingen Zupiria.

Iñaki Dorronsoro eta Bingen Zupiria. (Oskar González)

Galería Noticia

Iñaki Dorronsoro eta Bingen Zupiria.

donostia- Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak akordio bat sinatu zuten atzo Bilbon, Eusko Ikaskuntzaren funtsen zati bat Euskadiko Artxibo Historikoari uzteko. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea izan ziren sinaketa horren arduradunak.

Azken lau hamarkadetan Euskadiko Historia Garaikideko Dokumentazio Zentroan bildutako dokumentazioak osatzen du lagapena, baita bere garaian zenbait euskal familiak eta erakundek Eusko Ikaskuntzari dohaintzan emandako 30 bat dokumentu-funts ere. Material hori guztia 2.000 kutxa ingurutan gorde dute eta hemendik aurrera, historialari eta ikertzaileek Artxibo Historikoan kontsultatu ahal izango dute. “Eusko Ikaskuntza gure herrialdeko erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta nabarmendu behar dugu, gainera, dokumentu funts osoenetako bat duela. Funts horietako batzuk orain Euskadiko Artxibo Historikoak babestuko ditu;bere dokumentu-funtsari orain balio handiko ondarea gehitzen dio”, esan zuen Zupiriak.

dokumentazio zentroaEusko Ikaskuntzak Dokumentazio Zentroan bildutako materialak honako elementu hauek ditu: kalitate handiko liburutegi espezializatua -8.217 liburu eta aldian behingo 2.367 argitalpen-zenbaki-;1936 eta 1980 bitartean bildutako dokumentazioa, batez ere Donostiako Casa Baroja inprimategitik eta La Voz de Españaegunkaritik -175 kutxatan gordeta-;kartelen bilduma bat eta hemeroteka bat, 400 kutxa inguruekin.

Dokumentu ondare hori azken lau hamarkadatan bildu da, Eusko Ikaskuntzak Historia Garaikidearen Dokumentazio Zentroaren proiektua sustatu zuenetik. “1978an Eusko Ikaskuntza birsortu zenetik, erakundea premiazkoentzat jotzen ziren eginkizunetan lanean hasi zen. Diktaduraren garaian arduragabekeria kulturalean eta ondareari tratu txarrak ematen lau hamarkada egon ondoren, gure herrialdeak gabezia ugari eta oso larriak zituen. Ikerlana sustatzeko, lehentasunezkoa zen artxiboen eta dokumentu gordailuen egoera aztertzea. Horretara dedikatu zen Euskal Ikaskuntzen Kongresua, monografikoki”, azaldu zuen atzo Dorronsorok.

Orain material hori guztia Euskadiko Artxibo Historikoak babestuko du eta Zupiriak eskerrak eman zituen “Eusko Ikaskuntzak Euskadiko Artxibo Historikoaren proiektuaren gainean erakutsitako konfiantzagatik”. “Eraikin honek dituen funts guztiekin batera, aurrerantzean, beste erreferentzia oso garrantzitsua egongo da”, gehitu zuen.

Dokumentazio Zentroko dokumentuez gain, Eusko Ikaskuntzak hainbat jatorritako 30 bat funts utzi dizkio, besteak beste, Santiago Cunchillos funtsa eta Aramendi bilduma. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902