Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Abian da Teodoro Hernandorena Gutun Lehiaketa

Bere buruaz beste egin zuen gazte transexualari eskutitza idaztea proposatu dute aurten

2018(e)ko apirilaren 13a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Los padres de Ekai, durante la concentración

Los padres de Ekai, durante la concentración (EFE)

Galería Noticia

Los padres de Ekai, durante la concentración

Zizurkil- Sentimenduak komunikatzea sustatu eta gutunak genero moduan duen aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur dinamizaziorako arloak Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketa abian jarri du.

Aurtengorako aukeratutako gaia Ekairi gutuna izango da. izan ere, Ekaik, 16 urteko transexualak bere buruaz beste egin zuen otsailean. Hala, Aiztondo Zerbitzuek Mankomunitateak egoki ikusi du berari zuzendutako eskutitzak idazteko proposamena egitea aurten. Antolatzaileak pozik daude Chrysallis Euskal Herria elkarteko kideak bidelagun izango dituztelako edizio honetan.

Lehiaketak lau maila bereizten ditu. A mailan 6-8 urte bitarteko egileek parte hartu dezakete;B mailan, 9-11 urtekoek;D mailan 12-16 urtekoek;eta E mailan 17 urtez gorakoek.

Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi gutun aurkeztu ditzake eta lan guztiak jatorrikoak izan beharko dute, argitara gabeak eta euskaraz idatziak. Gutunak bi orri hartuko ditu gehienez, alde bakarretik idatziak. Epaimahaiak estilo, kontatutakoaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontutan, eta eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 23a izango da. Aiztondo Zerbitzuek Mankomunitatera bidali beharko dira posta arruntez eta posta elektronikoz aiztondokogutunak@gmail.com helbidera. Sari banaketa ekainaren 6an egingo da Alkizako kultur aretoan 18.00etan. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902