Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsak zabalduko dira

Zestoako Udalak udaleku irekietako hiru lan-poltsa zabalduko ditu astelehenean

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bilbok antolatutako eguneko udalekuak aukera egokia izan dira bilbotarren aisialdirako.

Bilbok antolatutako eguneko udalekuak aukera egokia izan dira bilbotarren aisialdirako.

Galería Noticia

Bilbok antolatutako eguneko udalekuak aukera egokia izan dira bilbotarren aisialdirako.

Zestoa- Zestoako Udalak udalekuetarako begiraleak eta koordinatzailea kontratatzeko lan-poltsak zabalduko ditu datorren astelehenean, hilaren 16an. Guztira, hiru lan poltsa-zabalduko dira;batetik, udaleku irekietako koordinatzaileena;bestetik, udaleku irekietako begiraleena;eta azkenik, kirol udalekuetako begiraleena.

Udaleko Gazteria sailetik azaldu dutenez, eskabideak datorren apirilaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean bertan, goizeko 8.00etatik 14.00etara. Horretarako, ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea edo 2018an bete-tzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskara jakitea eta mintza-tzeko trebetasuna izatea, eta natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira: eskabide-orria beteta, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren fotokopia konpultsatua, lehiaketan baloratzen diren merituetako agirien fotokopia konpultsatua, eta natura sexualeko delituen gabeziaren ziurtagiria edo erantzukizunezko adierazpena.

Koordinatzaileen poltsari dagokionez, lan kontratuaren iraupena bi hilabeteetakoa izango da, ekainaren 1etik uztailaren 27ra bitartean, eta lanaldia Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezarriko du. Begiraleen kasuan, berriz, kontratuaren iraupena lau astetakoa izango da, ekainaren 25etik uztailaren 20ra luzatuko dena, eta lanaldia ere Udalak ezarriko du aurrerago. Oinarrietan jasotzen denez, onartuen eta baztertuen zerrendak maiatzaren 18rako argitaratuko dira Udaleko iragarki taulan eta webgunean.

Lan poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean, gaztelekuan nahiz Udalaren www.zestoagazte.zestoa.eus web-orrialdean eskuratu ahal izango dira. Eta informazio gehiago izateko, gaztelekura edo kiroldegira deitu daiteke, 688 684 029 eta 943 147 942 telefonoetara deituta, hurrenez hurren. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902