Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Joxe Takolo bekaren deialdia ireki du Azpeitiak

Goi-mendizaletasunari lotutako proiektuak apirilaren 30era arte aurkez daitezke udalean

2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 12:23etan eguneratua

Azpeitia - Azpeitiko Udalak "goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta proiektu originalak bultzatzeko" antolatzen duen Joxe Takolo bekaren edizio berria iragarri du. Hori dela eta, beka eskuratzeko proiekturen bat aurkezteko asmoa duten "Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldeek" hilabate hau dute zeregin horretarako (lanak apirilak 30era arte aurkez daitezke udaletxean). Proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta Azpeitiko Udalak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatuko dute.

Honela, jasotako proiektuak baloratzeko orduan honako irizpide hauek hartuko direla kontuan aurreratu dute;egin nahi den jardueraren kalitatea;entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna;partaide kopurua, jardueraren iraupena eta zabalkundea;jardueraren finantzazioa;jarduera antola-tzeko azpiegitura eta giza baliabideak;kirol eta gizarte arloan jarduera horrek duen interesa;antzeko kirol programa edo eskaintzarik ez egotea eta jarduera hori kualifikatutako pertsonal teknikoak garatzea.

Iazko irabazlea Iazko Joxe Takolo bekaren irabazlea Nun dago Nun? proiektua izan zen, Xabier Urrate eta Mikel Diezek gauzatu zutena. Bi goierritarrak 2017ko udaran joan ziren Indian kokatzen den 7.125 metroko Nun mendia igotzera eta espedizio osoa grabatu zuten. Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902