Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Italiako gastronomia ikasleak babarrunak dastatu dituzte

Tolosa bisitatu du Pollenzoko unibertsitateko taldeak Euskal Herriko gastronomia ezagutzeko helburuz

2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Italiako ikasleak Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideekin batera.

Italiako ikasleak Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideekin batera.

Galería Noticia

Italiako ikasleak Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideekin batera.

Tolosa- Pollenzoko Università degli Studi di Scienze Gastronomich-ko ikasleek babarrunak dastatzeko aukera izan dute, Tolosako Babarrunaren Kofradiak gonbidatuta.

Euskal Herriko gastronomia ezagutzeko asmoarekin, Gastronomia Zientzien Masterreko ikasleek Tolosa hautatu dute geraleku. Astebete igaro dute Euskal Herrian eta gaur itzuliko dira Italiara.

AEB, Israel, Herbehereak, Errusia, Alemania edota Brasilgo ikasleek, denera 30 inguruk, parte hartu zuten astelehenean egindako bazkariak. Babarrunez gain, Idiazabalgo gazta, Beasaingo odolkia, eta Tolosako teilak eta zigarrilloak ere dastatu zituzten. Fecoga Kofradia Gastronomikoen Federazioko ordezkaria den Juan Manuel Garmendia arduratu zen azalpenak emateaz.

Horrelako bisitak sustatu, sinergiak landu eta harremanak zabaltzeko irrikan da Tolosako Babarrunaren Kofradia: “Tolosako babarruna ezagun egin nahi dugu, ez soilik Euskal Herrian, baita mundu osoan ere”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902