Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Frankismoko biktimak omenduko dituzte Andoainen

Gasteizko Martxoak 3 elkarteko kideek hitza hartuko dute larunbatean egingo den ekitaldian

2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Andoain- Oroituz, Andoainen! elkarteak, urtero bezala, herriko frankismoko biktimei eta bereziki 25 fusilatu abertzale eta errepublikanoei omenaldia eskainiko diete larunbatean egingo den ekitaldian.

Aurreskua dantzatu eta lore eskaintzaz egiteaz gain, Gasteizko Martxoak 3 elkarteko kideek hitza hartuko dute, eta Musika Banda Errepublikanoak, besteak beste, Campanades a Mortsinterpretatuko du. Hasiera batean ekitaldia Etxebarrieta auzoan dagoen Alfaro parkeko eskulturan egingo da, baina euria egiten badu Bastero Kulturgunean egingo dute.

TestigantzakUrteak daramatza Oroituz Andoain! elkarteak memoria historikoa berreskuratzeko lanetan. 1936-1977 epealdian gertatutako desagerketak, atxiloketak, kar-tzela zigorrak, jazarpenak, lan diskriminazioak, langile batailoiak, exilioa, ile mozketak… eta bestelako biolentzia mota jasan zituzten pertsonei lotutako informazioa bilduz aritu diran azken hilabeteotan Andoainen. Basteron zabalik egon den bulegoan testigantza pertsonalak, agiriak eta argazkiak bildu dituzte Oroituz Andoain! elkarteko kideek.

Izan ere, Andoaingo Udalak bat egin du Argentinako epaitegiek frankismoaren inpunitatearen aurka eta egia eta justizia ezartzearen alde ireki duten Kereilarekin, eta konpromisoa hartu du Andoainen gertatutako giza eskubideen bortxaketen inguruko txostena osatzeko eta Tolosako zein Buenos Aireseko epaitegietan salaketa aurkezteko. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902