Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

Anari Adarra Sari gazteena eta lehen emakumezkoa

Musikariak ekainaren 21ean jasoko du garaikurra, Victoria Eugenian eskainiko duen emanaldiaren aurretik

Harri Fernándezen erreportajea Juan G. Andresen argazkia - 2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Foto de archivo de un concierto de Anne Etchegoyen

Foto de archivo de un concierto de Anne Etchegoyen

Galería Noticia

Foto de archivo de un concierto de Anne Etchegoyen

anari Alberdik jasoko du, datorren ekainaren 21ean, Adarra Saria. Horrela eman zuten aditzera atzo Donostiako Kultura zinegotzi Jon Insaustik eta Musika arloko zuzendari Migel Martinek pren-tsaurreko batean. Saria irabazten duen musikari gazteena da Anari, eta baita lehen emakumezkoa ere. 2014. urtean Donostia Kulturak sortutako errekonozimendu hau euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den musikariei ematen zaie. Hala, urte horretan Mikel Laboari eman zitzaion. Gerora, Ruper Ordorikak (2015), Benito Lertxundik (2016) eta Fermin Muguruzak (2017) jaso dute.

Insaustik esan zuenez Adarra Sariaren irabazlea erabakitzeko garaian, batzordeak Anariren 20 urteko ibilbideari erreparatu dio, bereziki, “kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez” zazpi diskotan egindako lanari. Edurne Ormazabalek (Tabakalerako zuzendaria), Amaia Ispizuak (musika-sustatzailea) eta Esther Fernandinok (Donostia Kulturako Musika ataleko teknikaria) osatutako batzordeak Donostia Kulturari Anariren hautagaitza helarazi zion eta honek onartu egin du -Martinek azaldu zuenez, aurreko urteetan ere, azkoitiarraren izendapena beti egon da mahai gainean-.

Beraz, ekainaren 21ean, 20.00etan, Victoria Eugenia antzokian azkoitiarrak Eneko Goia alkatearen eskutik Mari Jose Recalde artista nafarrak sortutako brontzezko garaikurra jasoko du eta gero bere ibilbide guztia gogoratuko duen ikuskizuna eskainiko du.

Martinek azaldu zuenez, zuzeneko abesti-errekopilazio hori egiteaz gain, Anarik Victoria Eugenian taularatu nahi ditu bere bidaia musikatuan lagundu eta “ekarpena egin dioten” kideak. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, hamalau euroko prezioan.

“Berak uste du bere musika talde izaeraren ondorio dela eta hau modu irmoan bere taldekideen lanean egikaritzen da”, adierazi zuen zuzendariak. Horregatik, horiek ere “presentzia” eta “protagonismoa” izango dute kontzertuan. Hasieratik izan ditu bidaide Mikel Txopitea, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga, besteak beste.

bi hamarkadaAnarik 1996an hasi zuen bere ibilbidea, bere izen artistikoa izenburutzat har-tzen zuen lan batekin. 22 urte hauetan estudioko beste bost lan kaleratu ditu: Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat. Gainera, zuzeneko bi ere argitaratu ditu: Anari Kafe Antzokian zuzenean eta Bidea eta denbora. Kolaborazio lanak ere izan ditu, Pettirekin, esaterako.

Martinen ustez, azkoitiarraren ibilbidea “traszendentala” izan da. “Publikoak eta beste musikariek eman dioten garrantziak argi erakusten du hori”, esan zuen, gerora honakoa gehitzeko: “Anari euskal musikagintzan oinarrizkoa den norbait da. Berezko prestigioa eta garrantzia duena”.

Adarra Sariaren arduradunek adierazi zutenez, “kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere, egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan koka-tzen duenik”.

etiquetas: anari, sari


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902