Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Itxas Gain elkartea, 50 urtez piraguaren gainean

Zumaiako elkarteak bost hamarkada betetzen ditu aurten eta urteurren borobila ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetarako

Ane Rotetaren erreportajea. Argazkiak Itxas Gain elkartea - 2018(e)ko apirilaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

San Telmo eguneko Urolako jaitsiera, 1970. urtean.

San Telmo eguneko Urolako jaitsiera, 1970. urtean.

Galería Noticia

San Telmo eguneko Urolako jaitsiera, 1970. urtean.Elkarteko kideak, 1981ean egindako txarangan.1968ko irailaren 22an egindako I. Urola Jaitsiera.

Zumaiako Itxas Gain elkarte bat baino askoz gehiago da. Elkarte gastronomikoa izateaz gain, piraguismo elkartea da bere sorreratik eta kirolari asko eta asko izan dira Itxas Gainetik ateratakoak, tartean Iñigo Peña, Europa mailako txapelduna 2015 eta 2017 urteetan, eta Oier Aizpurua, mundu mailako lau domina eskuratu dituena. Zalan-tzaezina, beraz, Itxas Gainek Zumaiari egindako ekarpena. Eta aurten urteurren borobila ospatzen du Itxas Gainek, 50 urte baitira elkartea sortu zenetik.

Ligorio Urruzuno gaur egungo presidentea da eta 1968an sortu zuen elkartea beste 13 lagunekin batera. “Beti elkarrekin ibiltzen zen kuadrilla bat ginen eta zerbait egiteko gogoa genuen. Lagun batek lokala zuen (egungo elkartetik gertu dagoena) eta horrelaxe hasi ginen. Elkarte bezala erregistratzeko, ordea, ekintzaren bat egin behar zen eta piraguismo elkarte bezala sortu genuen”, oroitzen du Urruzunok. Hala, 1968an lehen Urola Jaitsiera antolatu zuten, eta kirolari lotuta egon da elkartea gaur egun arte.

“Lan asko egin dugu eta gaur egun orduan egindako lanaren fruitua ikusten ari gara goi-mailako kirolariak ateratzen ari direnean. Gainera, gazte asko dabiltza kirol-elkartean eta oso gustura gaude”, aitortzen du. Gainera, herrian itsas-kirolari bultzada handia eman diote urte hauetan guztietan, arraunlariekin batera itsas-kiroldegia egitea lortu zutelako. Horretaz gain, txarangarekin atera dira urte askotan San Telmotan eta beste zenbait ekintzetan ere hartu dute parte.

Urteurren borobila da aurtengoa, eta bihartik igandera zenbait ekintza antolatu dituzte ospatzeko. Bihar txupinazoa botako dute, larunbatean umeentzako jolasak egingo dituzte Ondartxon, 11.30etik aurrera, eta ondoren, bazkaria izango dute elkartean. Amaitzeko, igandean txaranga aterako dute 8.00etan eta 12.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902