Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Zarautzen bilduko dira gazte paleontologoak

Portugal, Italia eta Estatuko 113 gaztek beren ikerkuntza-lanak aurkeztuko dituzte

Ane Roteta - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Beñaut Intxauspe ikerlari zarauztarra eta Nekane Iribar zinegotzia, topaketen aurkezpenean.

Beñaut Intxauspe ikerlari zarauztarra eta Nekane Iribar zinegotzia, topaketen aurkezpenean.

Galería Noticia

Beñaut Intxauspe ikerlari zarauztarra eta Nekane Iribar zinegotzia, topaketen aurkezpenean.

Zarautz- Estatuan zehar ospatu da orain arte, baina oraingo honetan Zarautzek hartuko du Ikerlari Paleontologo Gazteen Topaketa. Aurten XVI. edizioa ospatuko da eta gaurtik larunbatera bitartean Estatuko unibertsitatetan tesiren bat egiten edo masterren baten azkenengo ikasturtean dauden 113 adituk beren ikerkuntza-lanak aurkeztuko dituzte, eta Portugal eta Italiako zenbait ikerlari ere etorriko dira. Gainera, ekitaldiak guztiz irekiak izango dira eta zarauztarrek lan horiek guztiak ezagutzeko aukera izango dute egunotan.

“Esperientzia gutxi zuen jendeari ahotsa emateko planteatu zen hasieratik kongresu hau. Modu honetan, ikerlariak hitzaldiak ematera ohi-tzeko eta beren lanak ezagutzera eman ahal izateko”, azaldu zuen atzo prentsaurrekoan Beñat Intxauspe zarauztarrak. EHUko ikerlaria da bera, eta doktorego tesia egiten dabiltzan beste 17 lagunekin batera aritu da antolakuntza lanetan.

Intxauspek zehaztu zuenez, aurtengo parte-hartze kopurua inoizko handiena izango da eta bi alde izango dituzte jardunaldiek;batetik, hi-tzaldiak izango dira, eta bestetik, poster erakusketak. Hitzaldiak ostegun eta ostiralean izango dira Antoniano aretoan, 9.30ean hasita, eta egun osoan zehar aurkeztuko dituzte ikerlari gazteek beren lanak, 15 minutuko tarteetan. Zarauztarrak azaldu bezala, zenbait bloke izango dituzte hi-tzaldiek, eta besteak beste, ornogabeak, dinosauroak, neandertalen hezurren ikerketa eta zenozoikoko paleontologia izango dituzte hizpide. Horretaz gain, 45 minutuko lau hitzaldi magistral izango dira bi egunetan.

Posterren erakusketari dagokionez, hitzaldiren bat ematen ez duten ikerlariek jarriko dituzte beren lanak erakusgarri merkatu plazan, “modu bisualago” batean, eta Intxauspek berak euskarazko poster bakarra jarriko du erakusketan, nanofosilen inguruan egindako ikerketa azalduz. Erakusketa ostegun eta ostiralean egongo da zabalik, 18.00etatik 21.00etara. Bestalde, parte-hartzaile guztiek zenbait bisita egingo dituzte egunotan. Batetik, Zarautzen bisita turistikoa egingo dute gaur, bihar dunetara joango dira, eta larunbatean, berriz, Zumaiako flysch-era eta Zestoako Ekainberriko kobazuloetara egingo dute irteera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902