Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako etxez etxeko zerbitzuaren arauak, ikusgai

Udalak Foru Aldundiarekin hitzarmen bat egin nahi du zerbitzua eraginkorragoa izateko helburuarekin

2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

ordizia- Azkeneko Ordiziako Udaleko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen etxe etxeko zerbitzuaren arautegiaren inguruko aldaketak eta baita Foru Aldundiarekin harremanetan jartzea akordio bat lortzeko asmoz, zerbitzua eraginkorragoa izan dadin. Orain, baina, Aldundiak berretsi beharko du.

Hala ere, zerbitzuaren arautegia eta dagokion salneurri publikoaren ordenantza dagoeneko Udaletxeko Idazkaritzan daude eta nahi duen orok kontsultatu ditzake dokumentu horiek. Joan den martxoaren 16an publikatu ziren Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta erreklamazioak edo iradokizunak jartzeko epea zabalik dago apirilaren 24ra bitarte, Udal Idazkaritzan. Erreklamaziorik ez balego, berriz, behin betikoa izango da alderdi guztiek elkarrekin adostutako akordioa.

Gainera, etxez etxeko zerbitzua hobetzeko asmoarekin jarraitzen dute herrian eta Ordiziako Udalaren Plenoak hala erabakita, Foru Aldundiarekin harremanetan jarriko dira hitzarmen hori aurrera atera dadin. Aldundiak berretsi eta sinatu egin beharko du hala erabakiz gero, eta hala balitz, ondoren, Udalak zerbitzua emateko kontratu berria eslei-tzeko prozesua hasiko luke.

“Etxez etxeko udal zerbitzuan egindako aldaketarekin Ordiziak aurrera segiko du Udal Gizarte Zerbitzuen sistema hobetu eta kudeaketa eraginkorragoa emateko”, nabarmendu zuen Plenoan Iñaki Dubreuil zinegotziak eta pozik agertu zen mahai gainean zegoen proposamenak behar bezainbesteko babesa jaso zuelako aurrera egiteko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902