Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal akuarelisten topagune izango da Ordizia

Erakusketa zabaltzeaz gain, larunbatean kalean arituko dira margotzen

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Barrena kultur etxean erakusgai daude 28 artisten lanak.

Barrena kultur etxean erakusgai daude 28 artisten lanak.

Galería Noticia

Barrena kultur etxean erakusgai daude 28 artisten lanak.

ordizia- Beste urtebetez, euskal akuarelistak topaleku leku moduan hartuko dute Ordizia. Dagoeneko erabat errotuta dagoen ekintza da honakoa, izan ere, elkartea 1945. urtean sortua izan zen eta dagoeneko Ordizian egiten duen 221. erakusketa izango da.

Joan den astelehean hasi eta datorren apirilaren 27ra arte zabalik egongo da Euskal Akuarelalarien Elkarteko erakusketa, Barrena Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Irekiera ordua arratsaldeko 18.00-etan izango da eta 20.00etara, egunero, jai egunetan izan ezik, obrak ikusteko aukera izango dute inguratzen diren guztiek. Bertan, hain zuzen ere, 28 margolari eta artisten lanak izango dira ikusgai.

Elkarteak egiten duen erakusketa honetan artista bakoitzaren imaginazioa eta talentua agerian geldituko dira beste behin ere, bai gai estilo anitzetan eta baita aukeratu eta erabilitako pintura estiloetan ere. “Atsegina da obren bukaerako emaitza ikustea, izan ere, teknika honetan, akuarelan, paperaren gainean ura eta pigmentuak ongi erabiltzen jakin beharra dago eta behin zailtasun hori gaindituta agertzen da behin betiko emaitza”, nabarmendu dute antolakuntzako kideek.

kale margoketaErakusketa martxan bada ere, datorren larunbatean, hilaren 14an, bestelako ekin-tza bat antolatuko dute elkarteko kideek. Gauzak horrela, goizean goiz hasita, Ordiziako kaleetan barrena akuarelalarien elkarteko kideak arituko dira akuarelak margotzen, eta horrela, haien lanetan Ordiziako hainbat txoko agertuko direla espero da.

Arrasaldean, berriz, inaugurazio ekitaldia egingo dute eta hala, erakusketan parte hartzen duten 28 artistak bertan izango dira haiek sortutako lanen inguruko azalpenak eta nondik norakoak azaltzen. Baina ez hori bakarrik, izan ere, goizean nola margotzen duten ikusteaz gain, arratsaldeko inaugurazio ekitaldian akuarela sortzeko prozesua nolakoa izango den azalduko du. Kasu honetan, elkarteko kide bat arituko da hasieratik amaierara arte prozesu hori nolakoa izaten den azaltzen. Saio hau 17.30etan hasiko da Barrenako batzar aretoan, eta ondoren, bisita egingo da erakusketara arratsaldeko 18.30etan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902