Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedraduna

Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 14:09etan eguneratua

Pedro Miguel Etxenike

Pedro Miguel Etxenike, físico y nueva medalla de oro de navarra.

Galería Noticia

Pedro Miguel Etxenike

Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun eta Donostia International Physics Center zentroko (DIPC) zuzendaria Europako Fisika Elkarteko (EPS, ingelesez) ohorezko kide izendatu dute asteburu honetan. Aitormen hori 20 pertsonak baino ez dute mundu osoan, DIPCek nabarmendu duenez.

DONOSTIA. Europako Fisika Elkarteak gonbidatuta, Etxenikek Parisera bidaiatu zuen pasa den ostiralean, elkarteko kideek DIPCek zientziaren komunikazioan egiten duen lana ezagutu nahi baitzuten. Horrela, biharamunean mintzaldi bat programatu zuten, eta fisikari nafarrak Donostiako zentroak antolatzen duen Passion for Knowledge jaialdiaren inguruan hitz egin zuen, beste ak beste.

Jaialdiak zientzia dibulgatzea du helburu, eta 2019an laugarren edizioa egingo du (lehena 2010ean egin zen, bigarrena 2013an eta hirugarrena 2016an).

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, zenbait Nobel saridunek parte hartuko dute, baita fisika, kimika edo medikuntzan erreferentzia diren hainbat ikerlarik ere. Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiten den jaialdira edizio bakoitzean 8.000 pertsona inguru hurbiltzen dira.

Ostiralean, larunbateko hitzaldiaren aurretik, Etxenike EuropakoFisika Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Egun, aitormen hau 20 pertsonak baino ez dute, eta fisikaren esparruan ekarpen "oso bikainak" egin dituzten ikertzaileei ematen zaie. 20 pertsona horietatik zazpi Nobel saridunak dira.

Europako Fisika Elkartea 1968an sortu zen, eta 42 fisika elkarte nazional biltzen ditu. Guztira, 42 elkarteak batuta, elkarte europarrak 120.000 kide biltzen ditu. Elkarte zientifiko bezala, fisikaren aurrerapena bultzatzen du, Europako komunitate fisikoaren interesakdefendatzen ditu eta nazioarteko elkarlana sustatzen du. Gainera, zientifikoki informatutako eta ezagutzan oinarritutako gizarte bat eratzeko ekimenak bultzatzen ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902