Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gau berriak Budapesten

Komunismo osteko ‘underground’ mugimendutikmusika elektroniko eta hipsterraren abangoardiaraigaro da Hungariako hiriburua, itsasontzi eta fabrikakaisialdi-zentro eta kontzertu-areto bilakatuta.Honelakoak dira Budapesteko gau berriak

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita) - 2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 13:56etan eguneratua

‘Ruin pub’ edo taberna hondatuak dira Budapesteko gauaren erakargarritasun nagusiena. Goian, A38 zama-ontzia izandakoa, egun modako taberna bihurtua. D. BURGUI

‘Ruin pub’ edo taberna hondatuak dira Budapesteko gauaren erakargarritasun nagusiena. D. BURGUI

Galería Noticia

‘Ruin pub’ edo taberna hondatuak dira Budapesteko gauaren erakargarritasun nagusiena. Goian, A38 zama-ontzia izandakoa, egun modako taberna bihurtua. D. BURGUI

NEW Yorkeko artista Com Truisek azken minutuak agortzen ditu agertoki nagusira sartzeko eskotila gurutzatu aurretik. Sofa batean eserita, musika elektronikoaren sortzaile estatubatuarrak bere ordenagailua berrikusten du makina-gelan. Haren oinen azpian, Danubio ibaiaren urak. Artemovszk 38 ontzian gaude, 1968. urtean Ukrainian eraikitako zama-ontzi zaharrean, eta 2018an 15. urteurrena ospatzen du Budapesteko barruti honetako jai-aretorik eta kontzertu-eremurik handiena bihurtu zutenetik.

27 urteko Berta Szuzi gazteak koordinatzen du gau honetako ekitaldia. Itsasontziko geletatik dabil eskuko telefonotik urrundu gabe eta sare sozialetako jarraipena berrikusten du. Marketin digitaleko arduraduna da, eta ospakizunetarako urte honetan ontziaren profila eta irudia berritu nahi ditu. “A38 duela 15 urte jaio zenetik pentsaezina zen gaur egungoa lortzea”, azaldu du. Itsasontziak hiru taberna, bi kontzertu-areto eta jatetxe bat ditu, eta goiko kubierta udan zabaltzen den terraza da, eta bertan aire libreko ikuskizunak egiten dira. Gainera, zama-ontzi honen ondoan beste ontzi txiki bat dago ainguratuta, eta handik telebista-estudio moderno eta sofistikatu batek kultura-ikuskizun batzuen emanaldia kontrolatzen du Hungariako telebista nazionalerako.

“Hainbat urtez, A38 plataforma bat izan da herrialdeko talentu berrientzat. Oso underground zen jaio zenean, musika establishment-etik kanpo ia ezezaguna eta orain erreferentziazko lekua da”, azaldu du Szuzik. “Berriro kultura-proiektua izateko jatorrizko izpiritua berreskuratu nahi dugu: arte-erakusketak, filmak, literatura, gastronomia-ekitaldiak eta kultura digitala izan”, gehitu du.

A38 Hungariako hiriburuko gaueko ikuskizunik handienetako bat da. Baina ez enblematikoena. Ibaiaren beste ertzean Pest hiri zaharra dago. Azken hamarkadetan Ekialdeko Paris bilakatu da, Europako arte eta musika abangoardiaren benetako epizentroa. Hungariako hiriburua Danubio ibai emaritsuak banatutako hiru hiri zaharren bilgunea da. 1873. urtean elkartu ziren: batez ere Buda dotorea eta Pest hiri zaharra. Bertan, gau ala egun izan, judutarren auzo zaharrean zarata entzuten da. Europako azken ghettoetako bat izan zen, II. Mundu Gerran bonbardatua eta suntsitua;gaur egun hiriko auzorik coolenetako bat da. 

Attila Höflek, 38 urte, ia 20 urte daramatza barruti honetan bizitzen, ikastera hirira joan eta apartamentu merkea bilatu zuenetik. Heldu zeneko argazkiak erakustsi dizkigu. Gaur pasealekua dena, denda eta jatetxez beteta, nazioarteko janariarekin eta turistentzako erreklamoa, lehen hondamen hutsa zen: kalezulo ugertsu eta hondatu bat, etxe hustuz, fabrika zaharrez eta drogak salerosteko zokoz beteta. Orain Attilak bisitak antolatzen ditu txoko horietara, iraganekoekin inongo zerikusirik ez baitute: BudapestFlow web orriaren sortzailea da, gida eta liburuxka bat artegaleriarik onenak eta xumeenak ikusteko, baita Street arteko mural handiak ere, azokak, vintage arropako dendak, tailerrak, artisauen etxea eta ruin pub ospetsuak ikusteko ibilbidea.

BENETAKO IRAULTZA Herrian taberna hondatuak deitutakoak duela 20 urte jaio ziren, eta gaur egun hiriko turisten erakargarririk nagusietako bat dira. “Eraikin komunista zaharrak, industrianabeak edo jauregiak berreskuratzeko ideia ez zen berria ezta bakarrik Hungariakoa ere. Izan ere, Berlinen edo Amsterdamen ikusi izan ditugu, baina hemen ukitu hungariarra eman zitzaion: Dekorazio nabarrak, komunismo osteko underground eta artearen benetako gizarte-zentroak eta topalekuak”, azaldu du Bence Molnar-ek, Szimpla Kert ruin pub aitzindari eta jatorrenaren programazio zuzendariak, berogailuen fabrika zaharra hartu zuen eraikin erraldoia, 2004. urtean kulturazentroa bihurtuta. “Iraultza bat izan zen, hiriko panorama aldatu zuen”, gogoratzen du Attilak.

Auzo judutarra azkar eta izugarri hazi da, eta ondorioz bi kaleko eremu batean 450 taberna, klub eta pub baino gehiago daude. “Haietako asko arimarik gabekoak, edukirik gabekoak”, kexu da Bence. Gaur egun, industria sortzaileak eta turismoak Budapest hiriko ekonomiaren herena mugitzen dute. Europa osoko gazteak Budapestera iristen dira parranda eta gehiegikeriazko gau erregaitzak erretzeko. “Ondorioz, sarritan alokairuak gehiegizkoak dira, turistaz gainezka, gazte britainiar eta alemaniar ugari jaietara datoz garagardo merkea eta musika komertziala aurkitzeko helburu bakarrarekin. Esan daiteke ruin pub asko arrakastaz hil direla”, azaldu du Attilak.

Pub jendetsuenetako bat izan arren, Bence Molnar-ek ez dio uko egiten bere jatorrizko arimari. “Ez dugu bilakatu nahi jendea dantzatu eta kopak edatera bakarrik datorren lokal bat, komunitatea inspiratzen eta engaiatzen jarraitu nahi dugu”, azaldu dute arduradunek. “Zuzeneko musika dago astean hiru egunetan, gure lokala eskaintzen diegu auzoko erakundeei, igandeetan azoka dago, umeentzako tailerrak... Batzuetan, egun gogorra dut eta ez dut argi ikusten zer lortu dugun urte hauetan. Szimplatik buelta eman, jendea gozatzen ikusi eta orduan poz-pozik jartzen naiz. Horiek dira gaurik onenak!”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902