Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Beasain BHI Institutuak 50. urteurrena beteko du

Urtemuga ospatzeko ibilbidea laburbiltzen duen liburu bat kaleratuko dute

M. Aranburu - Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Josu Agirre, Josune Lopetegi eta Ana Albisu, Beasain BHI Institutuaren aurrean, herenegun.

Josu Agirre, Josune Lopetegi eta Ana Albisu, Beasain BHI Institutuaren aurrean, herenegun.

Galería Noticia

Josu Agirre, Josune Lopetegi eta Ana Albisu, Beasain BHI Institutuaren aurrean, herenegun.

beasain- Beasain BHI Institutuak aurten 50. urtemuga ospatuko du. Hori dela eta, egitarau oparoa antolatu dute eta besteak beste, ikasleen argazkiz betetako eta institutuaren beraren ibilbidea jasotzen dituen liburu bat ere argitaratuko dute.

“Urteurren honetan ikaslea protagonista izatea nahi dugu, batez ere, ikasle ohiak izan direnak”, azaldu du Josune Lopetegi, institutuko zuzendariak. Horregatik, ikasle, irakasle, zein familiak urtemuga honetako partaide izatea lortu nahi dute.

Datorren ostegunean, hilak 12, hasiko dira ekintzak. Lehenengoa osatu duten liburuaren aurkezpena izango da, arratsaldeko 18.30ean, Igar-tzako jauregian. Nahi duenak bertan eskuratu ahalko du alea zortzi eurotan, eta ondoren ere eskuratzeko aukera egongo dela jakinarazi dute, hamar eurotan. Liburuak luze eta zabal kontatzen du zein izan den urte hauetan guztietan institutuaren eboluzioa eta argazki sortaz josita dago. Besteak beste, urtero ohorezko matrikula jaso duten ikasleen argazkiak daude, eta baita sariketetan aipamena jaso duten ikasleena ere.

Hitzaldiak ere ez dira faltako eta horietako protagonistak ikasle ohiak izango dira. Hala, hilaren 19an, Goierri, goierritarrak eta Euskal Herria 2050 hitzaldia izango da 18.30ean, Igartza jauregian. Hizlariak honakoak izango dira: Ion Muñoa (Gizarte Zientzietan doktorea), Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako Sailburuordea), Fernando Plazaola (Fisika Aplikatuan katedraduna eta EHUko Ikerketaren Errektoreorde ohia). Koordinatzailea lanetan ingenieritzan doktorea den Faustino Mujika arituko da. Apirilaren 20an, berriz, Institutuko antzezlan taldeak On egin antzezlana aurkeztuko du, 19.00etan, Usurbe antzokian.

Arteak ere izango du lekua eta apirilaren 22tik maiatzaren 6ra Usurbe antzokiako erakusketa aretoan artelanak jarriko dituzte ikusgai. Eta nola ez, hitzaldiek jarraituko dute urtemugaren soka. Apirilaren 26an, Enpresa eta erakundeen kudeaketa azalduko dute gaian esperientzia handia duten ikasle ohi batzuek, 18.30ean, Igartzan eta maiatzaren 8an kirolarien tartea izango da. Maiatzaren 26an, berriz,ibilaldi antropologiko-zientifikoa egingo da Aralarren barrena adituekin eta ekainaren 8an Xabier Lete gogoan musika eta literatura ekitaldia egingo da. Festa borobilarekin amai-tzeko, ekainaren 16an, larunbata, ekitaldi instituzionala eta bazkaria antolatuko dute institutuan ibili diren guztientzat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902