Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Inkisizio berpiztuaz

Aitzol Elizaran - 2018(e)ko apirilaren 8a, igandea - 06:03etan eguneratua

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

“Asko sentitzen dut, ez da berriro pasatuko” esan zuen behin garaiko Espainiako Erregeak. Testu honen idazlearen aburuz, nahiko emanaldi patetikoa izan zen, edonor lotsatzeko modukoa, baina batez ere, horrelako kategoria bateko pertsona batengandik datorrenean. Kategoria diot duen postuagatik, ez lanpostuagatik, ez egindako lanagatik ere. Ez naiz monarkia absolutisten defenda-tzaile agertuko, noski, eta eran-tzukizunik duenak azalpen bat eman beharko du. Erregea edo Aita Santua izan. Baina ume batek beste bati jostailua kendu eta bigarrenak zaplazteko bat eman eta gero eskatzen zaion barkamen horren gisakoek ez didate niri balio, ez dute helduekin balio.

Egoeraren penagarria alde batera utzita, agian neronek barkamena eskatu beharko dut testu honen ostean, baten bati zerbait gaizki erori zaiolako nire hitzen artetik, edo lerroartean geratzen ez diren hitzek norbanako edo talde bat iraindu edo mindu dutelako. Doakiela barkamena aurretik, ea horrela ez nauten epaietara eramaten.

Mozal legearen haritik edo, ez bainago oso ziur nondik erator-tzen den zehazki sorgin ehiza hau, gero eta maizago kontura-tzen gara jendeak isun eta kar-tzela zigorrak jasotzen dituela hau edo beste esanagatik. Ez naiz sartuko baloratzera ea ideia eta adierazpen guztiak zilegi diren eta muga fin hori non ote dagoen finkatu nahian, baina iritzia adierazteak kartzelan sar zaitzakeela inguru honetan aspaldi samar baldin bagenekien ere, gaia eskuetatik alde egiten ari zaiela iruditzen zait.

Aurreko idatzi batean estatuko botereen banaketaz aritu nin-tzen, eta aipatu nuen nola zenbaitek bere alde erabiltzen duen ere, baina gaurkoari helduz, ezinezkoa dena zera da, nolabait figura ukiezin batzuk sortzea, edo beste era batera esanda, nire lagunari buruz zerbait txarra esaten baduzu, nire baliabide ustelak zu, nire etsai hori, kriminalizatzeko erabiltzea, absurdoraino.

Pare bat rap abeslariri erori zaizkie azken kondenak, erregeari buruz denok dakiguna abesteagatik, Willy Toledo aktoreak amabirjinaren birjintasun bera zalantzan jarri izanagatik badu epaiketaren bat zain eta horrelakoak izan dira azkeneko albisteak zentsura mota honi dagokionez. Katalunia partean ere konturatzen hasiak dira nahi dena esateak baduela prezio garesti xamar epaitegietan, eta sorgin ehiza gure mugetatik haratago zabaldu dela dirudi. Emandako azken zigorrekin jarraituz, musikak eta orokorrean arte mota guztiek beti izan dute kritika zantzu bat, edo izan ahal zezaketen behintzat, arteak ezarritakoaren aurka egin izan du historikoki, eta artistak askotan izan dira abangoardiaren ordezkariak, baina noski, mehatxupean bizita zailagoa da protesta egitea, zailagoa kritika, zailagoa gaizki dagoen hori aldatzea. Galileo bera erre nahi izan zuten zalantza sortzeagatik eta italiarra berpizkundeko gizon handienetakoa izanik, agian gure artean zerbait berpizteko beharraren seinale izango dira azken erabaki hauek, edo agian ez, zigor gaitzakete eta.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902